Duela 40 urte sortu zen Zakilixut, Egin-en. Antton Olariaga marrazkilariak eman zion bizia, hain luze joko zuen jakin gabe. Beteak ditu 40, eta ez da hil. Olariagaren esanetan, hala ere, bizitza motzagoa izan du: "Dozenatik gora mila zinta egingo nituen harekin. Zinta guztien segundoak batu, eta bi egun dira horiek, ez berrogei urte".
Bi egunak edo 40 urteak ospatzeko, ekitaldi irekia egin dute gaur, Martin Ugalde Parkean. BERRIA TBk zuzenean eman du, eta omenaldia osorik dago ikusgai. Hainbat lagunek hartu dute parte ekitaldian: Angel Lertxundi idazteak, Idoia Torregarai umoregileak, Zazpiak Batman kolektiboak —Asisko Urmeneta eta Kike Amonarriz—, Ainara Azpiazu, Eider Eibar eta Iñaki Martiarena ilustratzaileek, besteren artean.
Ekitaldia umoretsua eta hunkigarria izan da.
[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=TRfqm5bsZw0[/youtube]