Euskal presoak

Aske geratu da Kepa Arkauz euskal presoa

Lau urte egin ditu kartzelan arrasatearrak.

Arkauz, espetxetik atera berritan, senide eta lagunez inguratua. ETXERAT
2017ko irailaren 22a
17:22
Entzun

Duela lau urteko maiatzean atxilotu zuten Kepa Arkauz, eta preso izan da geroztik. Bart irten zen Meauxeko espetxetik. Bertan zituen zain senide eta lagunak.

Espetxeratu eta urtebetera eraso egin ziotela salatu zuen Arkauzek. Parisko Justizia Jauregian gertatu zen. Etxerat-ek jakinarazi zuenez, preso arrunt batekin gela partekatu behar zuela jakinarazi ziotenean uko egin zion arrrasatearrak, eta funtzionarioek indarrez eta lepotik helduta sarrarazi zuten. Aurretik, bakartua izan zuten Villepinteko espetxean; handik eraman zuten Meauxera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.