Turismoa

Donostiako Parte Zaharrean baimenduta dauden etxe turistikoak mantenduko dituzte baina ezingo dira jarri gehiago

Gaur aurkeztu du Donostiako Udalak etxe turistikoen ordenantza berria. Hiria hiru eremutan banatu dute. Gros, Amara eta Egiako zati batean soilik lehen solairuan egon ahal izango dute etxe turistikoek. [youtube]https://youtu.be/2-TctFJOC1c[/youtube]

2017ko abuztuaren 31
07:26
Entzun

Ezin izango da etxe turistiko gehiago ezarri Parte Zaharrean eta Portuan, eremu saturatu izendatu baitute. Hala agintzen du Donostiako etxe turistikoen ordenantza berriak, udalak gaur goizean aurkeztutakoak.

Ordenantza berria indarrean sartzearekin, Gipuzkoako hiriburua hiru gunetan banatuko dute. A eremuan (Parte Zaharra eta Portua) ezin izango da etxe turistiko gehiago jarri, baina jada baimenduta daudenek jardunean jarraitu ahal izango dute. B eremuan (Gros, Amara eta Egiako zati bat) "lehenengo solairuko legea" mantenduko dute; hau da, ezin izango da etxe turistikorik egon lehen solairua baino gorago, azpian egoitzazko etxeak badauzka. C eremuak, berriz, hiriaren gainontzeko zatia hartuko du, eta eraikinaren altueraren eta azaleraren arabera onartuko dira etxeak bertan.

Eneko Goia alkatearen prentsaurrekoaren ondoren, EH Bildu taldeak urgentziazko balorazioa egin du. Adierazi dutenez, momentu honetan Donostian "legez kanpoko 1.500 etxe daude. Horiek ixten ez badira, ordenantza hau amnistia ezkutua da".

Uda honetan eztabaida handia egon da Donostian turismoaren auziarekin. Ernaik turismo eredu masiboaren aurkako manifestazioa egin zuen Aste Nagusian, eta duela aste gutxi EH Bildu Gipuzkoako Ostalarien Elkartearekin bildu zen gai berari buruz hitz egiteko. Udan, gainontzeko alderdiek "turismofobia" leporatu diote EH Bilduri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.