Kirola

Futbolaren muduak gorazarre egin dio Zarrari

Bihotzekoak jota atzo hil zen Telmo Zarraonaindia 'Zarra' (Asua, 1921) jokalari bizkaitarrak arrasto sakona utzi du futbolaren munduan: haren talde izan zen Athleticen ez ezik, baita nazioarteko talde eta elkarteetan ere. Hala, Athleticek, UEFAk, FIFAk zein Espainiako Futbol Federazioak egin diote gaur gorazarre.

2006ko otsailaren 24a
15:49
Entzun
Lezaman (Bizkaia), Athleticen egoitzan, masta erdira jarri dute gaur taldearen ikurra. Horrez gain, entrenamendua hasi aurretik omenaldia egin diote jokalariek eta talde teknikoko kideek: Zarraren bustu bat jarrita zeukaten lehendik Lezamako egoitzan, eta lore eskaintza egin diote han. Athleticeko talde guztietako kideek asteburuan jokatuko dituzten partidetan besoko beltza eramango dute, doluaren adierazgarri.

FIFA Futbol Elkarteen Federazioak, berriz, "jokalari mitikoaren" doaiak goraipatu ditu web orrian . l UEFA ==http://www.uefa.com/news/index.html=-ren webgunean, berriz, Zarra "joan" dela baina futbolzaleen gogoan dela nabarmendu dute.

Espainiako Futbol Federazioak, berriz,Ligako hurrengo partidak hasi aurretik minutuko isilunea betetzeko iradoki die taldeei, hala Zarraren heriotzagatik dolua agertzeko.

Telmo Zarraonaindia Zarra-k 1940an debutatu zuen Athleticen, eta talde txuri-gorrian jokatu zuen 1955ean erretiratu zen arte. Bere garaiko marka guztiak hautsi zituen Zarrak, eta egun ere Espainiako Ligako golegile handiena izaten jarraitzen du.

Atzo hil zen, 85 urte izan arren, ezustean, bihotzekoak jota, Ezkarain (Errioxa, Espainia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.