Giza Eskubideen Europako Auzitegiak onartu egin du ETAk hildako Ramon Romearen familiak aurkeztutako helegitea, eta ontzat jo du Natividad Jauregi Espainiaratzea.
2007. urtean zigortu zuen Jauregi Auzitegi Nazionalak —ihes eginda zegoen—, beste hiru lagunekin batera. 28 urteko zigorra jarri zieten, 1981eko martxoan Ramon Romeo Espainiako armadako teniente koronela hil zutela leporatuta. ETAren Bizkaia komando-arekin lotu zituzten guztiak. 2004an, gainera, Auzitegi Nazionalak Jauregiren aurkako euroagindu eskaera egin zuen, "autoritatearen aurkako atentatua" egotzita.
2013ko urrian atxilotu zuen Belgikako Poliziak Jauregi, baina hura Espainiaratzeko aukerari ezezkoa eman zion Belgikako justiziak, iritzita Espainiak haren giza eskubideak urra zitzakeela. Erabaki horren aurka, helegitea aurkeztu zuten Romearen senideek, eta arrazoia eman die Estrasburgok.