Literatura

Marijane Minaberri idazlea hil da

Haur literaturako lan ugari ditu idatziak eta euskal irratigintzaren aitzindarietako bat da.

Marjane Minaberri. LITERATURAREN ZUBITEGIA
Berria
2017ko otsailaren 23a
20:21
Entzun

Gaur arratsaldean eman dute Euskal Irratiek Marijane Minaberriren (Banka, Nafarroa Beherea, 1926) heriotzaren berri. 90 urte zituen.

Idazle ibilbidea hainbat aldizkaritan egindako kolaborazioekin hasi zuen, poemak eta ipuinak argitaratuz. 1960an bi poema kaleratu zituen Gure Herria-n: Amañokantua eta Esku miresgarria, eta 1963an Itchulingo anderea (Goiztiri) ipuin liburua. Bertan batu zituen sei kontakizun, tartean Erregina gaztea, Eñaut eta sagutxo eta Oreinaren emaitza.. Bi urte geroago argitaratu zuen Xoria kantari poesia liburua. Liburu bat eta bestea gaur egungo euskal haur literaturaren  abiapuntutzat jo izan dituzte.

Irratirako ere egin zuen lan, eta Oskorri taldeak haren lana ekarri zuen gogora 1999an kaleratutako Marijan kanta zan diskoarekin. Han Minaberriren hainbat kantu eta olerki bildu zituzten, eta ondoren, diskoan oinarritutako ikuskizuna prestatu zuten oskorrik eta Kukubiltxo antzerki taldeak.

Hiztegigintzan ere lan egin zuen Minaberrik, eta hainbat lan argitaratu zituen Manuel Mitxelena eta Piarres Lafitterekin elkarlanean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.