Hilberria

Txetxu Ugalde EITBko kazetari izandakoa hil da

Albistegietako eta programetako aurkezlea izan zen. 56 urte zituen.

Txetxu Ugalde kazetaria, atxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2017ko urtarrilaren 8a
07:39
Entzun

Bilbon hil da Txetxu Ugalde kazetaria, gaixotasun luze baten ondoren. Urte luzez aritu zen EITBn lanean, albistegietako eta programetako aurkezle. 1997tik 2004ra ETB2ko Lo Que Faltaba saioa aurkeztu zuen Yolanda Alzolarekin batera. Radio Euskadin ere aritu zen kirol esatari.

Azken urteetan Herri Irratian ari zen. 56 urte zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.