EKONOMIA

CETA merkataritza ituna sinatu dute EBk eta Kanadak

Akordioaren abantailak goraipatu dituzte Jean Claude Junckerrek eta Justin Trudeauk.

Justin Trudeau eta Donald Tusk, ituna sinatzen. FRANCOIS LENOIR / POOL / EFE
2016ko urriaren 30a
14:24
Entzun 00:00:0000:00:00

Kostata, baina Europako Batasunak eta Kanadak sinatu dute CETA merkataritza ituna. "Inoizko anbizio handieneko" ituna da, sinatzaileen esanetan. "CETA EBk inoiz negoziatu duen itun onena eta aurrerakoiena da", esan du Europako Batzordeko presidente Jean Claude Junckerrek. Haren ustez, Kanadarekin eginiko akordioak ezarriko ditu EB beste herrialde batzuekin negoziatzen ari den hogei itunen ezaugarriak.

Valoniako Parlamentuaren ezezkoak jarri dio oztopo nagusia itunari.  Izenpetzea blokeatzeari utzi zioten ostegunean Belgikako erakunde frankofonoek, haien ustez CETAk izan ditzakeen arriskuei buruzko zenbait babes lortu ondoren. 

Diplomatiko azaldu da Justin Trudeau Kanadako lehen ministroa EBn Valoniaren ezezkoaren kontura izan den blokeoarekin: "Gauza zailak zailak dira". Trudeauk nahiz Junckerrek azpimarratu dute akordioak mesede egingo diela enpresei eta langileei.

CETAk -Comprehensive Economic and Trade Agreement- 545 milioi laguni eragingo die. Itunak, ordea, kritika ugari jaso ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.