Irailaren 25eko bozetara aurkeztu diren sei alderdi nagusietako buruen Twitter kontuak aztertu ditu Umapek, eta ondorioak argiak izan dira: gaztelera da nagusi haien txioetan. Soilik batek du bere profila euskara hutsean, Arnaldo Otegik. Iñigo Urkullu lehendakariak euskaraz eta gaztelaniaz du; eta berdin Elkarrekin Podemoseko buru Pili Zabalak ere. Gazteleraren aldeko apustua egin dute PSE-EEko Idoia Mendiak, PPko Alfonso Alonsok eta Ciudadanoseko Nicolas de Miguelek.
Mezuetan ere islatzen da euren profila osatzerakoan aukeratutako hizkuntza. Abuztura arteko datuak kontuan hartuta, %25ekoa da euskararen erabilera alderdi abertzaleen kasuan; hortik gertu da Elkarrekin Podemos ere. Aldiz, ia erabat gazteleraz egiten dute Mendiak, Alonsok eta De Miguelek.