Duela bi urte sortu zuen udalak Adarra saria, hainbat artistak musika arloan egindako lana eskertzeko, eta aurten Benito Lertxundi abeslari oriotarra izan da aukeratua.
Lertxundik 50 urte daramatza oholtza gainean, eta, azken hilabeteetan, Oroimenaren oraina diskoa ari da jendaurrean aurkezten. Horren aurretik, ordea, beste hainbat ere kaleratu ditu, tartean Itsas ulu zolia (2008), Nere ekialdean (2002), Hitaz oroit (1996) eta Zuberoa (1977).
Saria bera ekainaren 21ean jasoko du Lertxundik, Musikaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Ekitaldia Viktoria Eugenia antzokian egingo dute, arratsaldeko zortzietan.