IGANDEAN BERRIA-N

Mouesca: "Kontzientzia nazionala eraikitzen lagundu zuen IK-k ere"

Gabi Mouesca. Lepogogorra liburuaren bertsio gaurkotua argitaratu du Zortziko argitaletxeak. IK Iparretarrak-eko kide ohi eta euskal preso ohiarekin egon da BERRIA, eta igandean aterako du elkarrizketa. Aurrerapena da hau.

Gabi Mouesca, joan den asteartean, Donostian, liburuaren aurkezpenean. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2016ko apirilaren 22a
22:25
Entzun

Hona hemen Gabi Mouescaren esan batzuk, aurrerapen gisa:

- "Ene gazte denboran ETA zen niretzat erreferentzia, eta orain argiki erraten ahal dut momentu hartan ETAk deitu izan banindu, ETAn sartuko nintzatekeela. Baina IK-k deitu ninduen".

- "IKren ibilbidea globalki positiboa izan da. Bistan da IKren xedea ez zela borroka armatuaren bidez Paris belaunikatzea, hori ezinezkoa zelako. Gure nahia zen Iparraldea entzunaraztea Parisen ere. Kontzientzia nazionala eraikitzen lagundu zuen IK-k ere".

- "Herriak badu egiazko indarra gauzak bultzatzeko eta askapen dinamika aitzinatzeko. Gaur egun egiazko indarra ez da armena, herriarena baino".

- "Ni askatu baino astebete lehenagoko bisitan ere ikusi nion gure amari malkorik bisaian. Azalpenetan ez zen gogortasunaz mintzatzen; malko haiek mintzo ziren horretaz. Jakitun nintzen familiaren sufrimenduaz".

- "Uste dut Frantziak lehenago edo beranduago helduko diola presoen auzian duintasunaren bideari. Orain arte joko ilun eta itsusi bat ukan du, erranez presoen auzia espainiarren arazoa dela, baina badut itxaropena Frantzia hortik urrunduko dela pixkanaka".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.