gizartea

'Agur Jaunak' kantuaren hitzak aldatu dituzte EHUren ikasturte hasierako ekitaldian

Jainkoari egindako erreferentzia kendu egin dute, eta gizonak bakarrik ez dituzte aipatu. Urkullu lehendakaria ekitaldian zen.

EHUren ikasturte hasierako ekitaldia, Gasteizen. Tartean dira, ezkerretik, Iñigo Urkullu, Iñaki Goirizelaia, Javier Garaizar eta Kristina Uriarte. RAUL BOGAJO, ARGAZKI PRESS
Garikoitz Goikoetxea.
2015eko irailaren 11
10:57
Entzun

Ikasturte hasierako ekitaldi solemnea zuten atzo EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen, Letren Fakultatean. Iñaki Goirizelaia errektorearekin batera, han izan dira Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu eta Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte.

Urteroko legez, ekitaldiaren hasieran, EHUren abesbatzak parte hartu du. Agur Jaunak kantuarekin egin die ongietorria agintariei, baina aldatu egin dituzte hitzak. Gizonei bakarrik ez diete egin erreferentzia, eta jainkoarena kendu egin dute.

Aldaketaren oinarrian errektoretzaren agindu bat dago. Joan den maiatzean, EHUren ekitaldietarako protokoloa arautu zuen Goirizelaiak, eta han agindu zuen Agur Jaunak-en hitzak aldatzeko —Agur Jaunak eta Andreak da kantuaren izena jada EHUn—.

Honako hitz hauek kantatzea ezarri zuen arautegian:

Agur Jaunak
eta Andreak
Agur t'erdi
Danak berdinak
einak gire
zuek eta
bai gu ere
Agur Jaunak
(e)ta Andreak
Agur t'erdi
hemen gire
Agur danak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.