Auzitegiek ezarritako hamalau urteko espetxealditik gutxienez bi heren kartzelan egin beharko ditu Ibon Goieaskoetxea gernikarrak. Zigorra amaitutakoan, berriz, Espainiako Poliziaren esku uztiko dute, haren aurkako euroagindua betez.
Aurretik beste bi kartzela zigor zituen Goieaskoetxeak, zazpi urtekoa bata eta bostekoa bestea. Baina auzitegiek hiru zigorrak bat egitea erabaki dute, eta, beraz, zigorrik luzeena bete beharko du.
Fleury-Merogisko espetxean dago egun gernikarra.
Joan den maiatzean Etxerat-ek salatu zuen Goieaskoetxea jipoitu egin zutela.