adierazpen askatasuna

'Mozal legea', indarrean

Legea atzera botatzeko eskatu zioten Espainiari NBEko bost kontalari berezik, legearen "anbiguotasunak" ekar ditzakeen arriskuengatik.  

Mozal legearen kontra atzo Bilbon eginiko elkarretaratzea. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS
2015eko uztailaren 1a
16:20
Entzun

Indarrean da Herritarren Segurtasun Legea edo Mozal Legea. Lege hau zein zigor kode berriari buruz kritiko agertu ziren NBEren bost kontalari, "funtsezko eskubideak" urratu zitzazkeelako. AIk ere salatu zuen Herritarren Segurtasun Legeak "giza eskubideen oinarrizko bermeak" urritzen dituela.

Mozal legearen kontrako helegiteak jarri zituzten Konstituzionalean Espainiako Kongresuko oposizioko zenbait taldek. PSOE buru zela, Izquierda Plural, UPD, Coalicion Canaria eta Compromis-Equo taldeek jarri zuten helegitea. Errekurtsoa jarrita, PPk urte hasieran onartutako lege horrek Espainiako Konstituzioa urratzen duela salatu nahi izan zuten, eta, bereziki, herritarren oinarrizko zenbait eskubide "babesik gabe" uzten dituela.

Amaiurrek, EAJk eta Geroa Baik ez zuten bat egin ekinbidearekin, PSOEren jarrerak sinesgarritasunik ez zuela salatuta.

PPren gehiengo osoa baliatuta onartu zen legea martxoan. Oposizioko alderdi guztiek berretsi dute lege aldaketak baliogabetzeko asmoa, alderdi popularrak gehiengoa galtzen duenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.