Komunikazioa

ETB2n euskaldunek euskaraz egiteko protokoloa Euskal Herri osora zabaldu nahi dute

Lea-ArtiBAI Euskarari elkartea eta Uema iaz hasi ziren proiektua lantzen, eta Urola Kosta eskualdea batu zitzaien gero. Orain, hainbat kirolarik eta kultur eragilek bat egin dute.

ETB2n euskaldunak euskaraz egitearen alde deitu dute hainbat kirolari eta kultur eragilek. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
2015eko apirilaren 14a
08:17
Entzun

Euskal Herriko hedabideetan —batez ere, ETB2n— euskararen presentzia handitzea eta kazetariak herritarrei erdaraz egiteko ez eskatzea euskararen arnasgune diren eskualdeetara doazenean. Helburu horiekin jarri zuten martxan iaz komunikazio protokolo bat Lea-ArtiBAI Euskarari elkarteak eta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Urola Kosta eskualdeko ordezkariak batu zitzaizkien gero. Besteak beste, EITBko arduradunekin zenbait bilera egin zituzten.

Bi eskualde horietan hasitakoari jarraipena emateko, Euskal Herri osoko hanbat kirolari eta kultur eragile elkartu zaizkie orain. Lea-Artibain eta Urola Kostan abiarazitako protokoloa Euskal Herri osora zabaldu nahi dute. Hainbat lagunek bat egin dute proiektuarekin: besteak beste, Andoni Egaña bertsolariak, Pako Aristi idazleak, Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak, Itziar Ituño eta Ramon Agirre aktoreek, Aitor Gorosabel eta Mikel Markez musikariek, Iñaki Artola pilotariak...
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.