hauteskundeak

Udalbiltzako lehendakariak ez du hautetsi segituko Usurbilen

Mertxe Aizpuruak bere Twitter kontuan jakinarazi du berria.

Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkatea Udalbiltzako lehendakari kargua hartzen, 2013ko martxoaren 2an, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egindako batzarrean. JON URBE, ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 21a
13:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Mertxe Aizpurua (Usurbil, 1960) duela lau urtetik Usurbilgo alkatea da, Bildukoa, eta 2013ko martxoaren 2an Udalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien lehendakari hautatu zuten, Donostian egindako batzar batean.

Aizpuruak berak gaur txio baten bidez iragarri du ez dela berriro alkategai izango. Xabier Arregi izango da EH Bilduren zerrendaburua Usurbilen. Halaber, udal hautagai ere ez da izango Aizpurua, hark jakinarazi duenez.

Ondorioz, Udalbiltzak lehendakaria aldatu beharko du.

Nazio erakundea 2013an berrantolatu zuten. Gaur egun, 1.471 udalbiltzakide daude, eta haietatik 183 alkateak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.