Musika

Adarra saria, Ruper Ordorikarentzat

Oñatiko kantariak musika alorrean egindako lana aitortu du Donostiako Udalak.

Ruper Ordorika orain dela bi urteko emanaldi batean. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS
Berria
2015eko martxoaren 5a
13:29
Entzun

Ruper Ordorika kantari eta musikariak (Oñati, 1956) egindako ibilbidea saritu du Donostia Kulturak Adarra sariarekin. Miguel Martin Donostia Kulturako Musika ataleko arduradunak gaur jakinarazi duenez, "euskal musika jendarteratzeagatik" aitortu dute, besteak beste, Ordorikaren lana. Kantariak euskal kantutegiaren aberastean egin duen lana ekarri dute gogora, eta baita euskal pieza tradizionalak berreskuratzen eta eguneratzen egin duen lana ere.

Iaz jarri zuen abian Adarra saria Donostiako Udalak, eta lehenengo urtean Mikel Laboa saritu zuen.

Ruper Ordorikak 1980an kaleratu zuen Hautsi da anphora lehenengo diskoa, eta orduz geroztik beste hamabi estudioko lan luze grabatu ditu; horien artean azkena, iaz kaleratutakoa: Lurrean etzanda. Era berean, zuzenean grabatutako bi disko ditu, eta beste hiru Hiru Truku hirukoteko kide gisa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.