EGUBERRI MEZUA

2015an "hazteko eta enplegua sortzeko" aukera izango dela uste du Urkulluk

Euskadik "momentu egokia" bizi duela adierazi du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, oinarriak "sendoagoak" direlako.

jarraia106755.jpg
2015eko urtarrilaren 1a
07:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Eguberrietako mezuaren aurrerapenean, Iñigo Urkulluk azaldu du ekonomiak "hazten" jarraituko duela eta "aukera berriak" izango direla. Krisiaren "ekaitzaren" okerrena igaro dela argudiatu du, baina zehaztu: "Ez dezagun pentsa salbu gaudela. Lehen egunetik esan nuen, argi, uret gogorrak genituela aurretik".

Itxaropen mezua zabaldu nahi izan du Urkulluk, "elkartasunak, zintzotasunak eta zuzentasunak eskaintzen diguten konfiantza" oinarri hartuta. Gainera, gazteak eta “gazteen ideiak”, enpresa guztiak eta inbertitzeko erabakiak har ditzaketen pertsonak “oso presente” dituela azaldu du.

20:30ean egongo da ikusgai ETBn Urkulluren mezua osorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.