Medikuak 21 egun emango ditu erietxean, gaixotasuna garatzen duen behatzeko. Osasun zerbitzuetako iturriek jakinarazi dutenez, ez diote egingo ebola duen ebazteko azterketarik, gaixotasuna garatu izanaren zantzurik ez badu.
Ebola duten eriak artatzen ari zen Bamakon, Maliko hiriburuan, Mugarik Gabeko Medikuen boluntario gisa. Injekzio bat jartzen ari zela bere burua ziztatu zuen, eta arrisku maila handiko pazientetzat jo dute. Gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez, orratzak kutsatutako materialarekin izan zuen kontaktua, baina ez zuzenean kutsatutako pazienteen odolarekin.
Fernando Simon ebolaren krisiaren jarraipenerako Espainiako batzordearen bozeramaileak herenegun azaldu zuen sendagileak ez duela ebola izatearen zantzurik eta, beraz, ez dagoela beste inor kutsatzeko arriskurik.