Aintzane Usandizaga.

Aintzane Usandizaga

PARIS (FRANTZIA), 2020-09-01.- Gizon bat, maskara soinean, Arch of La Defense paretik doa oinez, Paris kanpoaldeko negozio distrituan. Ikasturtearen hasierarako eta lanera bueltatzeko astea da hau, udako oporren ondoren. COVID-19aren agerpen berrien ondorioz, osasun protokolo zorrotzak indartu dituzte kalean, eskoletan eta lantokietan —Parisen bereziki—, eta maskararen erabilpena derrigorrezkoa egin. IAN LANGSDON / EFE.

Zain

2020ko irailaren 4a
Aintzane Usandizaga
AVILA (Espainia), 2020-08-24.- Maskaradun emakumea eskultura bati begira. Jose Antonio Elviraren Cir&CoEscultura erakusketaren parte da, Gaztela eta Leongo (Espainia) Zirko Jaialdiaren barruan antolatu dena. RAUL SANCHIDRIÁN / EFE.

Zuzen

2020ko abuztuaren 28a
Aintzane Usandizaga
SKOPJE (Ipar Mazedoniako Errepublika), 2020-08-03. Ilargi betea Skopjeko zeruan. Abuztuko ilargi betea Gaizkata Ilargia izena ere badu. GEORGI LICOVSKI / EFE / EPA.

Ilbetekada

2020ko abuztuaren 7a
Aintzane Usandizaga
ORMUZKO ITSASARTEA, IRAN. 2020-07-26. Satelite bidezko irudi batek Irango hegazkin ontzi zaharberritua erakusten du. Antza, lehenago ere erabili zuten, 2015eko Irango ontzi-gerra sumulazioetan, AEBetako itu bat balitz bezala. Irango txalupa bat ikusi daiteke ziztu bizian hurbiltzen, jatorrizko portutik (Bander Abbas) 50 kilometrora gutxi gorabehera, Ormuzko itsasarteko kokapen berri baterantz, uztailaren 26an. Uztailaren 27an argitaratutako satelite bidezko irudiek erakusten dute nola Iranek simulaziozko hegazkin ontzi bat lekualdatu duen Ormuzko itsasarte estrategikora, Teheran eta AEBak tentsio betean dauden unean. MAXAR TECHNOLOGIES HANDOUT / EFE.

Tentsioa

2020ko uztailaren 31
Aintzane Usandizaga
Leesburg (AEB), 2020-07-13.- Drone bidez harturiko irudi batean, eskola autobusak ageri dira aparkaturik. AEBetako presidente Donald Trumpek eta Betsy DeVos hezkuntza idazkariak uda honetan ikastetxe guzti-guztiak atzera irekitzeko deialdia egin dute, COVID-19aren pandemia egonda ere. JIM LO SCALZO / EFE.

Zer ikusi

2020ko uztailaren 17a
Aintzane Usandizaga
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.