Youtube, ikus-entzunezko edukien sortzaileen telebistarako jauzi ohola

2014ko martxoaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Telebista kateek haien edukiak jarri ohi dituzte Interneten, ikus-entzuleek nahieran ikus ditzaten. Badira, halere, aurkako bidea egiten duten ikus-entzunezkoak. La2 kateak «aurrekaririk gabeko» esperimentua jarri zuen martxan iragan urteko azaroan: Fiesta suprema umore saioa. Youtuben arrakasta duten hiru sortzaile hartu, eta umore saio bat egiteko «askatasun osoa» eman die TVEk. Outconsumer blogaren sortzaileak dira Louloglio ezizeneko umorista, Bolli bideoblogaria eta Roc. Hiruren artean milioi bat harpidedun baino gehiago dituzte Youtube atarian. Horrela, Interneten saioak ikustera ohituta dauden gazteak harrapatu nahi izan dituzte. La2 kateak azaldu duenez, telebista tradizionalaren eta sarearen arteko zubi lana proposatu nahi dute saio horrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.