Iparraldean gaueko bederatziak aldera izaten da 'prime time' ordu tartea

2014ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hego Euskal Herrian ez bezala, Ipar Euskal Herrian gaueko 21:00 inguruan hasten da audientzia handieneko programazioa. Europako beste herrialde askotan bezala, Hego Euskal Herrian baino lehenago afaldu ohi dute Ipar Euskal Herrian. Hori dela eta, ikus-entzuleen ordutegietara moldatzen dira kateak. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, normalean 23:00etarako amaitzen dira prime time saioak. Nahiz eta ETBk Ipar Euskal Herrian ikus-entzuleak izan, Espainiako kateen ereduari jarraitzen dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.