'Hizkamizka' saioko azken txapeldunak 3.100 euro irabazi ditu oraingoz

2014ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Ioritz Berra donostiarra da Hizkamizka saioko azken txapelduna. Hamar saio irabazi ditu oraingoz, eta, azaldu duenez, galderen erantzuna nahasian agertzen denez nahiko erraz asmatzen ditu erantzunak. «Ez dut ezer prestatzen lehiatzeko; nahiko oroimen ona daukat, eta asko irakurtzen dut, hori bakarrik», azaldu du donostiarrak.

Hamar grabaketa egin ondoren, lasai dabil donostiarra kameren aurrean. Ez dauka aurkarien urduritasun hori. Donostiarrak gaineratu duenez, hasieran ez zuen espero hainbeste programa irabaziko zituenik, baina saio batzuk irabazi ahala, berarentzat ondo egokitzen zen programa zela ikusi zuen. Zorte ona izateak ere lagundu diola azaldu du. «Azken finean, tarte ona pasatzen da, eta animatu dadila jende guztia», esan du Berrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.