Hauteskunde Batzordeak EH Bilduri EITBko iragarki tartea murriztu dio

2014ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
UPDren helegitea onartu du Hauteskunde Batzordeak, eta EH Bilduren EITBko iragarkietako tartea murriztu du. Koalizioak azaldu duenez, 30 minutuko tartea zuen; orain, 10 minutukoa. UPDk argudiatu zuen EAk eta Aralarrek 2009ko hauteskundeetan izandako emaitzen arabera banatu zituztela iragarki tarteak EITBn eta RTVEn. Orduan, Independentistak eta Ezkertiarrak izeneko koalizioan aurkeztu ziren ERC, BNG, Berdeak eta CHA alderdiekin batera. TVEen dagoeneko eman dituzte iragarkiak, eta ez du eraginik erabakiak. BNG ere kaltetua izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.