Hamalau urte herritarren tresna gisa, euskarari etxe guztietako ateak irekiz
2000. urteko ekainaren 23an kaleratu zuten lehen Hernaniko Kronika. Ia hamalau urteotan ekarpen oparoa egin du, bai herriari, baita euskararen normalizazioari ere. Eragileen eta norbanakoen «ahotsa» izan ez eze, erdal hiztunen etxeetan ere tokia egitea lortu du. Zeberiok argi du arrakasta horren zergatia: «Herriaren isla da. Hernanin zerbait badago, Kronika-n azalduko da». Herriko taldeek eta elkarteek hedabidea «euren tresna gisa» erabiltzen dute informazioa zabaltzeko. «Herritarrekin egiten dute Kronika. Jendearen egunerokoaren parte da». Euskara aldetik,ahalik eta «gertukoena» erabiltzen saiatzen dira, euskara menperatzen ez dutenengana hurbiltzearren. «Aditza aurreratu, hitz egiteko modu hori idatzizkoan islatu, titularrak argi adierazi...», azaldu du Zeberiok. Hastapenetik, horixe baita Dobera Euskara Elkarteak bultzaturiko hedabidearen erronka: ahalik eta jende gehienarengana iristea. «Herritar guztiengana iritsi nahi dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu