Gastronomia ardatz duten telebista saioak

2014ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
'Fundamentu pixkat': ETB1en ematen dute, haurrak helburu. Lehiaketa formatua baztertu dute, eta elikadura osasungarriari heldu. Atsuak bikoteak gidatzen du saioa. 'MasterChef': BBCren saio batean oinarrituta, Frantzia eta Espainiako kate publikoetan bertsioak egin dituzte. Nazioarteko sukaldari amateurrik onena izateko, bakarka eta taldeka aritzen dira lehiakideak. 8-12 urtekoentzako bertsio bat ere egin dute: MasterChefJunior.'Top Chef': Nazioarteko sukaldaririk onenaren bila ibiltzen dira Antena 3ko Top Chef saioan. Alberto Chicote, Angel Leon eta Susi Diaz sukaldariak dira lehiaketako epaileak.

'Deja sitio para el postre': Nazioarteko gozogile amateurrik onena aurkitu nahi dute Cuatro kateak aurkeztutako saio horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.