Euskaldunek EITBn euskaraz egiteko kanpaina egin zuten duela hiru urte

2014ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Euskal Telebistan galiziarrek orain abiatutako antzeko eztabaida planteatu zen duela hiru urte. Herritar talde batek euskaldunek ETBn euskaraz egiteko kanpaina egin zuen, eta 1.600 sinadura jaso zituzten. Bide batez, EITBko arduradunei eskatu zieten euskaldunei ez eginarazteko gazteleraz, eta haiek egindako adierazpenak bere horretan euskaraz emateko. Halere, zenbaitetan oraindik gazteleraz egiteko eskatzen die EITBk euskadunei.

Egitasmo horrek oihartzun handia izan zuen Interneten eta sare sozialetan. Sustatu atariko erabiltzaile batek honela adierazi zuen orduan: «Hizkuntza ofizial bietan hitz egitea eskatu behar badute elkarrizketa bat egiterakoan ETB2n eta ETB1en egiten diren emisioei egokitzeko, erdal eledunei eska diezaietela euskaraz egitea ETB1en irteteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.