ETBk kontratua du Mediaprorekin laburpenak eskaintzeko
Bestelakoa da ETBko kasua, laburpenak eskaintzeko kontratua baitu Mediaprorekin. Kontratu horren barruan, lehen mailako futbol partiden laburpenak eta bigarren mailako 25 partida dituzte. Horrez gain, euren kamerak eramaten dituzte jokalariei elkarrizketak eta zuzeneko saioak egiteko. Horregatik, Mikel Olazabal ETBko kirol zuzendaria «lasai» dago. «Guk denboraldi honetarako kontratua sinatuta dugu». Dioenez, hurrengo denboraldira begira «gogor» ekin beharko diote negoziazioan. «Hurrengo denboraldiari begira aztertu egin beharko dugu, baina lasai gaude». FORTA erkidegoetako telebisten elkarte barruan dago ETB. Horietako guztiek ez dituzte eskubideak erosi, eta horiei eragin dakieke LPFk aurrera eraman nahi duen neurriak. Olazabalen arabera, ordaintzen ez duten telebista kateek adierazpen askatasuna baliatu nahi dute aurrerantzean ere horrela segitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu