EFE agentzia: Francoren koinatua eta Aznarren aitona, errepublikaren aurka

2014ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EFE informazio agentzia 1939ko urtarrilean sortu zuten, Burgosen (Espainia), Ramon Serrano Suñer Francoren koinatuak eta Manuel Aznar Zubigarai kazetariak. Suñerrek gidatutako Barne Ministerioak Prentsa Legea dekretatu zuen 1938an, Francoren aginduz. Horren bitartez, komunikabideak behartuta zeuden estatuaren propaganda zabaltzera. 1939an, bertan, frankisten aldeko Kazetarien Erregistro Ofiziala sortu zuten.

Errepublikako informazio agentziei aurre egiteko helburuarekin sortu zuten EFE, eta, frankistek gerra irabazi ondoren, Madrilera eraman zuten. Aznar Zubigarai Etxalarren jaio zen, 1894an, eta EAJko kide egin zen 1916. urtean. Faxistak 1936. urtean matxinatu zirenean, Burgosera joan zen, haiekin bat egiteko. Irungo Udalak (Gipuzkoa) Embajador Aznar kalea du hirian, haren omenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.