Auzitegi Gorenaren epaiak ez du argi utzi kamera ezkutua noiz erabil daitekeen

2014ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Denak ez du balio. Hedabide askok zukua atera diete aurrerapen teknologikoei, eta kamera ezkutuak oinarri dituzten saioak ugaldu egin dira azkenaldian. Ikerkuntza kazetaritza eta interes orokorra. Argudio horietan babesten dira praktika horiek zuritzeko. Auzitegi Gorenak ebatzi du kamera ezkutuak intimitaterako eta norbere irudia babesteko eskubideak urratzen dituela, baimenik gabe hartzen direlako irudiak. Halere, ez du gailu horien erabilera guztiz itxi. Irizpide batzuk ezartzen ditu ezkutuko praktika horiek erabili ahal izateko: gaiak interes publikoa duenean eta informazioa beste modu batzuetara lortzea ezinezkoa denean. «Jurisprudentzia irakurri ondoren, ez dago batere argi zein kasutan erabil daitekeen», azaldu du Azkargortak. «Eskubide batzuk informatzeko eskubidearen gainetik daude».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.