Arreta erakartzeko umorea nagusi, Euskal Herriko demoen ereduari jarraiki
Goazen. Horixe esan nahi du Ai'ta-k bretoieraz. Hedabideetan eta, oro har, egunerokoan bertako hizkuntza bultzatzeko xedez sortu zuen taldea bretoierazko irakasle talde batek. Ekintza baketsuak antolatzen dituzte, eta umorea dute tresnarik garrantzitsuena. «Demoen ereduari jarraiki sortu genuen taldea», azaldu du Siberilek. Baionan izan zen Tangi Jinkel, Ai'ta taldeko sustatzaileetako bat, demoekin elkarlanean. Bretainiara eraman zuen haien aldarrikapen eredua, han ere eraginkorra izango zelakoan. Aste honetako prentsaurrekoa da horren erakusgarri. Laranjaz jantzita —hori da taldearen kolorea— aurpegia txano batez estalirik, eguzkitako betaurrekoekin eta uretako fusilak eskutan irakurri zuten prentsa oharra. «Ekintza bat egiten dugun oro saiatzen gara ahalik eta arreta eta zeresan handiena sortzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu