Euskalgintzak 7.500 pertsona bildu ditu Baionan. Euskara koofizial izatea eta Ipar Euskal Herria berreuskalduntzeko plan integral bat egitea galdegin dute. Euskal Konfederazioak akordio politikoa landuko du ondoko hilabeteetan.
2023ko emaitzek erakusten dute herrialde bakoitzeko azken aulkia ez dagoela segurtatuta inorentzat. Araban eta Gipuzkoan, azken ordezkariak EAJk lortu zituen 2023an; Bizkaian, EH Bilduk ―azken-aurreko aulkia, berriz, Sumarrek―; eta Nafarroan, PSNk.
Sinadura horiek herri ekimen legegile bat babesten dute. Salatu dute «tamalgarria» dela alderdiek iragarritako aurrekontu akordioan ratioak murrizteko inolako diru sail espezifikorik ez agertzea.
Aitor Mendiluze gailendu da finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioan, Donostiako Illunben, 760 punturekin. Atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Joanes Illarregi, Aner Peritz, Julio Soto, Agin Laburu eta Saioa Alkaiza.
Komunitate sektario batean sartzea erabaki duen emakume baten bizi ibilbideari so ondu du bere lehen nobela, ahots puzzle baten bidez. Irakurlearentzako galdera isilez josi ditu egien, gezurren eta akaso ez bata ez bestea ez direnen arteko zirrikituak.
Euskal Langileen Ezkerra izena hartu du, eta alderdi tradizionalen aurka egin du, euskal gizartea «larrialdian» utzi dutela argudiatuta. «Euskal Herrian Voxen alde bozkatuko lukeen gazte haserre batek gure alde bozkatzea nahi dugu», esan du Iturriak.
Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoetan, Galesko Gobernuko goi funtzionario Siwan Jonesek jakitera eman du zer hezkuntza estrategia dituzten martxan Galesen hizkuntza biziberritzeko, Cymraeg 2050 helburu handiaren barnean.
Garazi Urdampilleta Oiartzungo alkateordeak ‘Kultur politiketan parte hartzeko eskubidea’ ponentzia aurkeztu du ‘Kultur hezkuntza komunitarioa irudikatzen’ jardunaldian, Azpeitian.
Tolosako Babarruna elkartearen sortzaileetako bat izan zen Iradi, baita lehendakari ere, hemezortzi urtez. Hara eta hona ibili zen hargatik, eta eskertuta dago jasotako tratuarekin: «Konfiantza handia eman didate, eta kariño hori ez dago ordaintzerik».
Mendebaldeko Saharako eta Euskal Herriko kontaktu kirolen selekzioak elkarren aurka lehiatu dira Gasteizen, bi nazioen independentzia eta elkarren arteko loturak aldarrikatzeko.
BERRIA, Euskal Irratiak, Euskalerria Irratia, Kanaldude, Hamaika Telebista eta Elhuyar dira partaideak. Datorren proiektu nagusia partaideen ikus-entzunezko edukiak bilduko dituen plataforma bateratua da.
Zure babes ekonomikoari esker, gure eginkizuna betetzen jarraituko dugu egunero: jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.
Komunitate sektario batean sartzea erabaki duen emakume baten bizi ibilbideari so ondu du bere lehen nobela, ahots puzzle baten bidez. Irakurlearentzako galdera isilez josi ditu egien, gezurren eta akaso ez bata ez bestea ez direnen arteko zirrikituak.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
CVCE Photo lehiaketako argazki sarituen eta hautatuen erakusketa zabaldu dute aurten ere Bilboko Mendi Filmek eta Bilboko Metroak. Abenduaren 15era arte formatu handiko 20 irudi izango dira ikusgai metroko hainbat geltokitan.
XIX. mendeko esklabotza kasu bat kontatu du Sarrionandiak kaleratu berri duen 'Drapetomania' eleberrian; botere harremanak izan ditu ardatz, bai esklabotza garaikoak eta bai egungoak.