m24 - Udal eta foru hauteskundeak

Publizitatea

Hauteskunde Kaiera

12:19
M24

Jose Javier Esparza UPNren hautagaiak Agoitzen eman du botoa. Nafarroan, UPNk lortuko dituen emaitzen zain daude guztiak. Duela lau urte, 19 eserleku eskuratu zituen UPNk, Yolanda Barcina buru zela. Inkestek, ordea, jaitsiera iragartzen diote oraingoan.

Arnaitz Lasarte

Arnaitz Lasarte

11:26
M24

Botoa eman dezaketen artean, erdia baino gehiago (%51,7) emakumeak dira. Nafarroako Gobernurako eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioetarako zerrendaburuen ia hiru laurden, ordea, gizona da. Gurutze Izagirre kazetariak aste honetan argitaratu du erreportajea giaren inguruan: Ruanda urruti dago.

Arnaitz Lasarte

Arnaitz Lasarte

11:18
M24

Hautagaiak ez ezik alderdietako buru gehienak ere goizean ematen dute botoa. Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak botoa ematera deitu ditu herritarrak "askatasun osoz egiten ari diren lehen hauteskundeetan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako PPren buru Arantza Quirogak Hondarribian (Gipuzkoa) eman du botoa, Sortuko presidente Hasier Arraizek Donostian, EAJko presidente Andoni Ortuzarrek Abanton (Bizkaia)...

Arnaitz Lasarte

Arnaitz Lasarte

11:05
M24

Uxue Barkos Geroa Bai-ko hautagaiak ere eman du botoa, Iruñean. Nafarroan ikusmin handia sortu dute gaurko bozek. Batetik, ikusteko dago zenbateraionoko jaitsiera izango duen UPNk, eta bestetik, garrantzitsua izango da bigarren indarra zein izango den jakitea ere. Geroa Bai, EH Bildu eta Ahal Dugu-ren artean lehia estua iragarri dute inkestek.

Arnaitz Lasarte

Arnaitz Lasarte

10:35
M24

Adolfo Araiz EH Bilduko Nafarroako zerrendaburuak eman du botoa Tafallan: "Egun garrantzitsua da Nafarroarentzat. Ziklo politiko berri bat hasiko da gaur". Aste honetan bertan argitaratu du BERRIAk Joxerra Senar kazetariak Araizi egindako elkarrizketa: "Batzuek ez dute baztertu PSN, baina gu ez gara fidatzen".

Arnaitz Lasarte

Arnaitz Lasarte

Emaitzak

Herrialdeka

Herriz herri

Mapa interaktiboa

Emaitzen mapa interaktiboa

Emaitzen mapa interaktiboa

Publizitatea