m24 - Udal eta foru hauteskundeak

Publizitatea

Hauteskunde Kaiera

14:53
M20

Donostian, legealdiaren lehen hilabeteetan, tren eta autobus geltokiaren kokalekua izan zen polemika iturri. Loiolako Erriberan dagoen Memoriaren Parkearen azpian egitea proposatu zuen Bilduk, eta Odon Elorza alkate ohiak (PSE) koalizio subiranistari egotzi zion biktimen aldeko parkea txikitzea. Orain, hauteskunde programan darama PSEk geltokiaren aldageltokia parke horren azpian egiteko proposamena.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

13:48
M20

Joseba Egibarrek Azpeitian: "EH Bilduren leloa kontzeptu bat da, 'Garaile', eta menpekoa eskatzen du horrek. Garaile zerren aurrean? Garai berriak eraiki behar ditugu".

Enekoitz Esnaola

Enekoitz Esnaola

13:34
M20

Hego Euskal Herrian 2011ko foru hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten indarrak:

.......Botoak (Eserkekuak)
EAJ 333.543 (49)
Bildu 316.112 (52)
Aralar 37.242 (1)
NaBai 49.768 (8)
EB+Ezkerra 54.155 (5)
PSE/PSN 231.982 (37)
PP 177.810 (32)
UPN 111.278 (19)

Euskal herritarren erabakitzeko eskubidea:

Alde: 790.820 boto (115 eserleku, %56,65)
Kontra: 521.070 boto (88 eserleku, %43,35)

Baliteke igandeko hauteskundeetan alde hori handitzea. Gehitu horri, adibidez: 1. Nafarroan aldaketa historikoa eman daiteke. 2. ETAren jarduera armaturik ez da. 3. Europan estaturik gabeko nazioen aldeko giroa dago berriro.

Enekoitz Esnaola

Enekoitz Esnaola

13:48
M19

Iganderako euria iragarrita dagoela eta, EH Bilduk hauteskundeetako emaitzen jarraipena egiteko lekua aldatzea erabaki du. Ez dira egongo Donostiako Trinitate plazan, baizik eta Kursaalean, erakusketa aretoan.

Enekoitz Esnaola

Enekoitz Esnaola

11:20
M19

Logikoa al da Jaurlaritzako lehendakaria (Urkullu) EAJren kanpainako aldizkari batean agertzea? Irudian, Oiartzungoan. Gainera (I): Urkullu hauteskunde hauetan ez da hautagaia; argazkiko beste biak bai. Gainera (II): Urkulluk ez du gaur egun EAJn kargurik.

Enekoitz Esnaola

Enekoitz Esnaola

10:58
M19

"Ahal Dugu-k ez du baztertzen errauste planta", esan zioten alderdiko iturri ofizialek BERRIAri joan den astean, hondakinen kudeaketari buruzko erreportajean. Gaur ohar bat atera du, errauste planta "arbuiatu" egiten duela esanez.

Enekoitz Esnaola

Enekoitz Esnaola

13:35
M18

UPNk atzo egin zuen kanpainako ekitaldi nagusia Baluarte jauregian, eta bertan, Yolanda Barcina berragertu zen. Barcinak, Enrique Maia alkategaiak eta Jose Javier Esparza Nafarroako Gobernuko presidentegaiak oso mezu gogorra erabili zuten. Esparzak une batean galdetu zuen: "Zein da Uxue Barkosen morala: EH Bilduko hiltzaileekin ituna egitea?". Gaur EH Bilduk iragarri du adierazpen horiek aztertuko dituztela eta EH Bilduko hautagaitza "hiltzailetzat" jotzeagatik kereila aurkezteko aukera aztertuko dute.

Joxerra Senar

Joxerra Senar

13:15
M18

Donostiako EAJri azken inkestek ia %30 eman diote. 2011ko 15.587 botoak baino 9.000 gehiago behar. Bai? (H1!-en 1.400ak 'balituzke'). 2012an Eusko Legebiltzarrerako bozetan EAJk Donostian 28.148 boto pilatu zituen (%29,6). Lehen indarra. Parte hartzea 2011n baino 7 puntu handiagoa izan zen. Normalki EAJ Eusko Legebiltzarrerako bozetatik udalekoetara jaitsi egiten da. Ikusiko datorren igandean Donostian ere zer gertatzen den.

Enekoitz Esnaola

Enekoitz Esnaola

19:01
M16

Inkestak - Araba:

EAJk 13, EH Bilduk 12, PPk 8, Ahal Dugu-k 7, PSE 6. Zaila litzateke inork lehen bozketan gehiengo osoa lortzea, eta bigarren bozketan (gehiengo sinplea behar da), alderdi bakoitzak bere burua bozkatuz gero, EAJkoa litzateke ahaldun nagusi.

Beste hipotesi bat: PSEk EAJko hautagaia babestea (19 guztira), eta Ahal Dugu-koak EH Bildukoa (19). Berdinketa, beraz. Kasu horretan, EAJk luke diputazioa alderdi bozkatuena delako... PPk abstentziora jo edo bere hautagaia bozkatuta.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:15
M16

Ramon Etxezarretak, Ernesto Gascoren hautagaitza babesteko ekitaldian: "Euskararen oinarrizko kontsentsoa mantentzea eskatzen dut. Adostasun hori apurtu nahi dute orain". Eta Gascok ez daki euskaraz.

Enekoitz Esnaola

Enekoitz Esnaola

Emaitzak

Herrialdeka

Herriz herri

Mapa interaktiboa

Emaitzen mapa interaktiboa

Emaitzen mapa interaktiboa

Publizitatea