M24
Itxi dira bozkalekuak. Duela lau urte baino parte hartzea handiagoa izan da oro har. Laster emango ditugu lehen emaitzak BERRIAren webgunean.
Ainhoa Oiartzabal Azketa
Itxi dira bozkalekuak. Duela lau urte baino parte hartzea handiagoa izan da oro har. Laster emango ditugu lehen emaitzak BERRIAren webgunean.
Ainhoa Oiartzabal Azketa
Gipuzkoan bi joera: herri handietan igo egin da parte hartzea oro har; txikietan, zerbait jaitsi da batez ere. @berria #m24 #gipuzkoa
— Garikoitz Goikoetxea (@ggoikoetxea) Mayo 24, 2015
Garikoitz Goikoetxea
Azken inkesten emaitzak berretsiko al dira gaur bozkalekuak itxi eta gero? Zenbaketaren ondoren jakingo da. Lehen datuak berehala jakingo dira, 20:30etarako gutxi gora behera. Ikusi herriz herriko emaitzak BERRIAren webgunean: http://www.berria.eus
Ainhoa Oiartzabal Azketa
Ordu erdi pasa falta da bozkalekuak ixteko eta 18:00etako parte hartze datuak eskuetan hartuz aurreratu liteke duela lau urte baino herritar gehiago hurbildu dela bozkatzera gaur. Hiriburuetan joera are eta nabarmenagoa da. Informazio gehiago.
Jon Ordoñez Garmendia
Herriz herrikako parte hartze datuak, hemen: http://resultadoslocales2015.interior.es/99AVMU/DMU1420901899_L1.htm?d=407
Enekoitz Esnaola
Lehen parte-hartze datuak 14:00etan eman dituzte. Datu horiek 18:00etan berrituko dituzte, eta behin betikoak, bozkalekuak itxi ondoren. BERRIAren webgunean eman bezain laster izango dira datu horiek. Boto zenbaketa hasten denean, zuzenean jarraitu ahal izango da unean unean berrituko dire grafikoen bidez. Aurrerapen gisara 2011ko emaitzak ikus daitezke.
Jon Ordoñez Garmendia
UPNk Jose Javier Esparza hautagaiaren herrian, Agoitzen, ez du zerrendarik aurkeztu. Esparzak, hala ere, botoa eman du. Bi aukera zituen: PSN eta EH Bildu. Zeini eman ote dio botoa?
Arnaitz Lasarte
Laura Perez Ahal Duguren Nafarroako zerrendaburuak Iruñean eman du botoa. Perezek itxaropena du "ezustea" emateko. Horrez gain, adierazi du ez dutela "marra gorririk": "Edukiak dira gure marra. Politika egiteko modua aldatu nahi dugu; hortaz, ez diegu alderdien siglei begiratzen".
Arnaitz Lasarte
Lehen parte hartze datu ofizialak 14:00etan jakinaraziko dituzte.
Arnaitz Lasarte
Azken lau urteetan Martin Garitano izan da Gipuzkoako ahaldun nagusi. Botoa eman berri du Donostian. Gipuzkoarrek berriz ere EH Bilduren alde egitea espero du.
Arnaitz Lasarte