M25
Esparza hasi da hizketan: "Kontaktuak egiten hasiko naiz alderdiekin, EH Bildurekin izan ezik" http://t.co/u5gI70axzX #m24Nafarroa #m24
— Berria.eus (@berria) Mayo 24, 2015
Esparza hasi da hizketan: "Kontaktuak egiten hasiko naiz alderdiekin, EH Bildurekin izan ezik" http://t.co/u5gI70axzX #m24Nafarroa #m24
— Berria.eus (@berria) Mayo 24, 2015
Alkatetzak nabarmen lotuta daude alkategaien karismarekin. Gernikan esaterako, Jose Maria Gorroñok aise irabazi dio EH Bildu koalizioari. Eta Bilbon Aburtok ere aise irabazi duen arren, ez du lortu Iñaki Azkunak lortu ohi zuen gehiengo osoa.
Ainhoa Oiartzabal Azketa
Oso pozik agertu da Joseba Egibar (EAJ) emaitzen balorazioan: "Oso inportantea da Gipuzkoan gertatu dena". Antza, ez zuten espero "hain denbora gutxian" aldaketa ematea. Garaipenak EAJ bera ere ustekabean harrapatu duela dirudi.
Ainhoa Oiartzabal Azketa
Hau agonikoa izaten ari da, zenbaketa oso luzea. Parlametuan %93a eta Iruñean %97a zenbatua, aldaketarako aukerak mantentzen dira. @berria
— Ander Perez (@ander_prz) Mayo 24, 2015
Ander Perez Argote
Gipuzkoako PSEk eutsi egin dio beren betiko udalerrietan lehen indarra izateari, Eibarren edota Irunen, adibidez. Gainera, Donostian bigarren indarra da, orain arte alkatetza izan duen EH Bilduren aurretik. PSE-EEk lortu du eustea bototan, nahiz eta eserleku bat galdu duen. PP da galtzailea: lau kide zituen Batzar Nagusietan, eta bakarrarekin geratu da 15.000 boto galduta.
Ainhoa Oiartzabal Azketa
EAJk Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lehen indarra izatea lortu du. Bi herrialdetan lehen indarraren postua kendu die bi alderdiri; Araban PPri eta Gipuzkoan EH Bilduri. Gainera, Gipuzkoan, udalerri askotan gailendu zaio EH Bilduri. Azken lau urteotan agintean egoteak koalizioa higatu egin duela dirudi.
Ainhoa Oiartzabal Azketa
Ciudadanos-ek oso gertu du Parlamentuan sartzea, botoen %2,93rekin. Aldaketaren aukerari kalte handia eginen lioke horrek. #M24Nafarroa
— Nafarroako Hitza (@nafarroakohitza) Mayo 24, 2015
Nafarroako Hitza
Javier Marotok eutsi egin dio alkatetzari Gasteizen. Arabako Batzar Nagusietan PPri lekua kenduko lioke EAJk: EAJk 13 biltzarkide (2011ko kopuru bera), PPk 12 (-4), EH Bilduk 11 (berdin), Podemosek 8, PSEk 5 (-4), Irabazik eta Ciudadanosek 1. EH Bilduk egin du oharra; aldaketa ahalbidetuko duela Araban.
Ainhoa Oiartzabal Azketa
Hasier Arraizek EH Bilduren izenan aitortu du ez dutela lortu jarri zituzten helburuak. Hala ere, 300.000 boto lortu dituztela nabarmendu du. Irabazleak zoriondu ditu, eta gaizki eginikoaz hausnartu behar dutela esan du. Ziurrenik Gipuzkoan jada lehen indarra ez izatea izango da lortu ez duten helburuetako bat.
Ainhoa Oiartzabal Azketa
Nafarroan, botoan %45 zenbatuta, aldaketaren aldeko indarrek 27 eserleku izango lituzkete. Aldaketaren aldeko joerak emaitza harrigarriak utzi ditu zenbait herritan: Tafallan EH Bilduk bikoiztu egin du UPN; 8 eta 4 zinegotzi lortu dituzte, hurrenez hurren.
Ainhoa Oiartzabal Azketa