m24 - Udal eta foru hauteskundeak

Publizitatea

Hauteskunde Kaiera

10:41
M28

Hauteskundeen biharamunak galdera bat utzi du: Catalunya Si Que es Pot-en botoak nola zenbatu behar dira? Ez dute publikoki independentziaren aldeko hautua egin, baina esan dute erabakitzeko eskubidearen aldekoak direla, eta ez zenbatzeko euren botoak unionisten artean. BERRIAren grafikoan zehaztu dugu.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

23:08
M27

Efe albiste agentziaren arabera, ordea, hau da Espainiako Gobernuaren mezua: Masek porrot egin du bere estrategia sezesionistan. Efen arabera, Rajoyren gobernuak gogorarazi du Kataluniako estatutua aldatzeko parlamentuaren bi heren behar direla. Zer egingo lukete kasu horretan Catalunya Si Que Es Pot-ekoek?

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

23:06
M27

Emaitzak argi daude: independentistak gehiengo dira parlamentuan, baina botoetan ez dute irabazi. Hala ere, prozesuarekin jarraitzeko babesa dutela adierazi dute, eta Espainiari eskatu diote aitortzeko.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

22:28
M27

Junquerasek esan du eserlekuetan eta botoetan irabazi dutela, baina oraingoz ez dirudi horrela izango denik. Badirudi botoetan Cs+PP+PSC+CSQP+UDCk irabazi dutela, alegia, independentziaren alde agertu ez direnek.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

22:12
M27

Junquerasek esan du aurrera egiteko behar adinako gehiengoa dutela. "In-inde-independencia" ohiuak Junts pel Si-ren egoitzan.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

22:12
M27

Junts pel Si-ren egoitzan Romeva, Mas eta Junqueras. Oihuak eta bandera asko, garaipena ospatzeko. Junquerasek esan du eserlekuetan eta botoetan irabazi dutela.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

22:02
M27

Botoen erdia zenbatuta, eserlekuak egonkortzen ari dira. Datu bat: botoen erdiarekin independentistak milioi bat dira. Iazko galdeketan 1,8 milioik bozkatu zuten independentziaren aldeko bai bikoitzaren alde.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

21:43
M27

Boto zenbaketan herena zenbatuta badirudi unionistak aurretik direla. Eserlekuetan %36a zenbatuta, CUPek eserleku bat kendu dio PSCri.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

21:27
M27

Boto zenbaketa iragan da %10etik, eta lehen boto horien arabera, gauza bat argi dago: independentistek gehiengoa izango dute Parlamentuan. Ikusteko dago, ordea, zenbat eserleku izango dituzten. TV3ek 74 ematen zizkien. Boto zenbaketa ere kopuru horretan hasi dute, eta gero 72ra jaitsi dira.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

21:01
M27

"Kataluniako Parlamentuko gehiengo independentista argia da", esan du Junts pel Si-ren gaurko egoitzan Quico Homs kanpaina koordinatzaileetako batek. Martxelo Otamendik jakinarazi duenez, egoitza horretan TV3eko pantailan Unioren egoitzako irudiak ematen dituztenean oihuak entzuten dira.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

Emaitzak

Herrialdeka

Herriz herri

Mapa interaktiboa

Emaitzen mapa interaktiboa

Emaitzen mapa interaktiboa

Publizitatea