m24 - Udal eta foru hauteskundeak

Publizitatea

Hauteskunde Kaiera

18:49
M12

PSNren gaurko "mítines express" bat. Iruñekoa. Merkea. Absurdoa.

Enekoitz Esnaola

Enekoitz Esnaola

18:21
M12

Ciudadanos eta Guardia Zibila. Ustelkeriaren Aurkako Behatokiak jakitera eman duenez, Ciudadanos alderdiak Jose Alberto de la Nava Iruñeko zerrendatik kanpo utzi du "Guardia Zibilaren eta probintziako epailetzako magistratu baten presioengatik". Iruñeko Udalerako zerrendan bigarrena zen De la Nava. Guardia Zibileko sarjentua da, baina kanporatua eta erretiroa hartzeko prozesuan. Urte hasieran Iruñeko komandantzian izandako ustezko "irregulartasun, mehatxu eta presioak" salatu zituen bideo hauetan:

Alderdiak ukatu egin ditu presioak.

Jokin Sagarzazu

Jokin Sagarzazu

17:33
M12

Xabier Olano EH Bilduko Gipuzkoako zerrendaburu eta ahaldungai nagusia elkarrizketatuko dugu bihar. Zer galdetuko zenioke?Nahi izanez gero: [email protected] helbidean.

Jokin Sagarzazu

Jokin Sagarzazu

16:13
M12

Bihar BERRIAn Denis Itxaso PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusiarekin elkarrizketa. Bi galdera-erantzun:

- EH Bildurekin ez baduzue akordiorik egin nahi, aukera bakarra duzue, ematen duenez: EAJ. Ezer lotuta ba al daukazue?
- Ez.

- Eskuineko alderditzat al duzu EAJ?
Neurri handi batean, bai.

Enekoitz Esnaola

Enekoitz Esnaola

15:09
M12

Zeraingo herri hautagaitzak bidalitako oharra: "Azken 36 urteetan Zerainen Herri Kandidatura bakarra egon da herritarren babes zabalarekin. Aurten EH Bilduk ere hautagaitza aurkeztu du. Egoera berri horretan, Zeraingo Herri Kandidaturak bere hautagaitza erretiratzea erabaki du, herri batzarrak hala babestuta. Erabaki horren berri eta herrian dagoen egoera bitxiaren berri emateko, prentsaurrean agertuko dira hautagaitzako kideak ostegunean".

Enekoitz Esnaola

Enekoitz Esnaola

15:32
M11

Martin Garitanoren Kazetari bat agintean, tartez batez erreportajeaz azken post scriptum-a: "Esaten da bidegurutze batean dela Euskal Herria. Nik sarri pentsatzen dut EAJ bidegurutzean bizitzera ohituta dagoela, eta jarriak dituela hotel bat, gasolindegi bat, jatetxe bat, frontoi bat eta eliza bat, eta bertan goxo dagoela. Hala ere, baikorra naiz etorkizunera begira".

Enekoitz Esnaola

Enekoitz Esnaola

14:16
M11

Igandeko Hizpide horretan ohartarazten du, ordea, Mikel P. Ansak arrisku batez: apurtzaile eta gertuko izan nahiaren nahia arrunt bilkatzea. Zail dagoela original izatea, alegia.
Eta asteburuak izan ditu horren adibide bi: Jose Javier Esparza UPNren presidentegaia eta haren taldeko kideak bizikletan, unibertsitatera bidean. Eta Maite Esporrin PSNren Iruñeko Udalerako hautagaia, yoga egiten Ziudadelan. Arrazoi du Mikel P.Ansak: zail dago original izatea.

Enekoitz Telleria Sarriegi

Enekoitz Telleria Sarriegi

14:16
M11

Martin Garitanori buruzko Kazetari bat agintean, tartez batez kontakizunean kabitu ez den hirugarren post scriptum bat, iazko apirilean Gipuzkoa plazan ikurrina handia jartzear zela izandako ezbehar fisikoaz: "Astean zehar gaizki ibili nintzen, tentsioagatik. Goizetan beti kafea hartzen dut, baina egun hartan tila hartu nuen, ez bainengoen oso sano. Ikurrina jartzera nindoala diputaziotik irten eta seko erori nintzen. Erietxera bidean anbulantzian esnatu egin nintzen, eta entzun nuen gidariari nola esan zioten joateko lasaiago, iritsiko ginela-eta. 'Iritsi?', nioen neure artean. Pentsatzen zuten larriagoa zela hura. Berehala osatu nintzen".

Enekoitz Esnaola

Enekoitz Esnaola

Emaitzak

Herrialdeka

Herriz herri

Mapa interaktiboa

Emaitzen mapa interaktiboa

Emaitzen mapa interaktiboa

Publizitatea