2017-04-10
PSko senatariarentzat "egun historikoa" izan zen larunbatekoa, eta, horren harira, Frantziako Barne ministroak egindako lana txalotu du. Testuinguru politikoa aldatu egin dela nabarmendu du Otegik ere.
2017-04-10
Elkarrizketa prozesu baten ondorio izan zen Parisko autoritate batek hartzea ETAren armategien informazioa eta Polizia azkar joatea kokalekuetara, gizarte zibila zaintzan egotea eta herritarrek armak ez ukitzea. Frantziatik Cazeneuvek eta Morvan prefetak izan dute erantzukizunik handiena. Etxegarairen inplikazioa laudatu dute. Urkulluk ere egin du lan bat. Manikkalingam, uztarri lanean. ETAk Luhuso aurretik armagabetzea bideratzeko mezuak helarazi zizkion Parisi.
2017-04-09
2017-04-09
Zortzi kokaleku, 120 arma, hiru tona leherkari...
2017-04-09
Atentatuak egiten hasi zenetik, armen hornikuntza izan da ETA erakundearen zeregin nagusietako bat. Bide askotatik izan du armak eskuratzeko modua.
2017-04-09
1958aren hondarrean sortu arren, lehen hamar urtean jarduera armatu apala eduki izan zuen ETAk. Mugarri bat izan zen erakundearen V. Batzarra, han ekin baitzion ETAk egiazko borroka armatuari.
2017-04-09
Erakunde jada ez armatuak prozesu bat hasiko du udaberrian; presoek hilabete gutxira bukatuko dute eztabaida. Espazio pluralak ere, langai
2017-04-09
Arnaldo Otegik uste du "beste aro bat" zabaldu dela eta azpimarratu du "adostasunaren alde lan egin" beharko dela, besteak beste, "presoez, sakabanaketaz, biktimez edota desmilitarizazioaz" hitz egiteko
2017-04-09
Denek adierazi dute armagabetzea ordainik gabekoa dela. Urkulluk Donostian egin du balorazioa, eta Barkosek ohar bidez. Parisentzat urrats handia da; Madrilentzat, antzezpena
2017-04-09
Banako eta eragile ugarik adierazpen bat aurkeztu dute "bake justu eta iraunkorraren" alde. Gogoan izan dituzte "arma guztien" biktimak: "Nahi dugu egia eta justizia"
2017-04-09
Bukaera bat, baina segida bat ukan behar duen bukaera: ideia hori nagusi izan da Baionan bildu herritarren artean, eta "presoen gaia" konpondu beharra ere behin eta berriz aipatu dute.
2017-04-09
Frantziako Polizia iritsi arte, herritarrek zaindu dituzte ETAren arma gordelekuak. "Ongi eta azkar" pasatu dela kontatu dute, eta lanean segitzeko beharra gogorarazi.
2017-04-09
"Ongi" atera da ETAren desarmatzearen eguna, eta Frantziako Poliziaren esku daude armategiak. Nazioartea, gizarte zibila eta instituzioak inplikatu dira prozesuan, baina Urkullu eta Barkos ez dira azaldu Baionako agerraldi instituzionalera. Eragileek eskatu dute bakearen alde lan egiten segitzeko.
2017-04-08
Etxegarai, egiaztatzaileak, bakegileak, Urkullu eta Nafarroako Gobernua.
2017-04-08
Baionako herriko etxeko bilerako, agerraldi instituzionaleko, armategien kokalekuetako edota herritarren elkarretaratzeko argazkiak daude.
2017-04-08
Bloco de Esquerdak aurkeztutako testua onartuta, legebiltzarrak adierazi du "albiste ona" dela, eta "arduragabekeria" litzatekeela "mendekuagatik zauria zabalik mantentzea".
2017-04-08
'Gizarte zibila' kontzeptua hitzetik hortzera erabili da ETAren armagabetzearen harira, baina, zer da gizarte zibila? Adituen ustez, ez da esangura bakarreko terminoa, eta baditu argi-itzalak, baina herritarrek euren arazoetan zuzenean parte hartzeko bide eta moduak susta ditzake.
2017-04-08
Euskal Herriko alderdi ia denek uste dute hurrengo urratsak ETAren desegitea izan behar duela
2017-04-08
Etxegaraik agerraldi instituzional bat egingo du egiaztatzaileekin eta Luhusoko ekintzaileekin, Baionan, eta Urkullu eta Barkosen asmoa da prentsaurreko bat egitea egiaztatzaileekin, Donostian
2017-04-07
Bart iragarri du ETAk jada erakunde armagabetua dela. Gizarte zibilaren esku daude armak dagoeneko, eta bihar Baionan burutuko da desarmatzea egun historiko batean. Urtetean blokatuta egon armagabetzearen gaia, baina azkenean ezohiko irtenbide batek askatu du korapilo hori.