2017-04-07
Armagabetze prozesua "eremu gris batean" dagoela ohartarazi du Berhokoirigoinek: "Hoberena litzateke Frantziako Estatua inplikatzea, baina ez du jarrera hori hartu". Bakearen artisauak berretsi du ETAk bere kontrolpean dituen arma guztiak eman dituela.
2017-04-07
2017-04-07
Asteazkenean egin zuten bilkura, Arkautin.
2017-04-07
Eusko Jaurlaritzak "tentuz jokatzeko" eskatu die gizarte zibileko kideei, eta iragarri du ez duela adierazpenik egingo armagabetzea egiaztatu arte.
2017-04-07
Euskal Herrian nahiz nazioartean, politikagintzan nahiz gizarte eragileen artean, kolore ia guztietako alderdiek eman diote sostengua apirilaren 8ko ekinbideari.
2017-04-07
ETAren armagabetze prozesuaren egunak dira. Horrek aurretiko lanak izan ditu, eta gerorako ere utziko du zereginik. Haietaz guztietaz mahai ingurua egin du BERRIAk, Eguzki Urteaga eta Nekale Alzelairekin. Bideoa: Armagabetzeaz mahai ingurua Eguzki Urteaga EHUko soziologia irakaslearekin eta Nekane Alzelai Foro Sozialeko kidearekin (BerriaTB).
2017-04-07
BBC hedabidera igorritako ohar batean eman du armagabetzearen berri. Esan du kontrolpean zituen armak gizarte zibilaren esku utzi dituela jada, baina, armagabetzeak "bakearen etsaien erasoaldiak jasan" ditzakeelakoan, Baionan larunbatean egitekoak diren ekinbidea jo du berme gisa. Luhusoko polizia operaziotik 112 egunera jakinarazi du ETAk desarmatzea.
2017-04-07
EAJ, EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Podemosek ETAri galdegin diote desarmatzea "osoa eta behin betikoa" izan dadila. PPk proposamenaren aurka bozkatu du
2017-04-07
Goizean goizetik egingo dira bihar Baionan ETAren armagabetzerako agerraldiak eta beste ekinbideak. Norabide bereko urratsak dira, azken uneko xehetasunak fintzea falta bada ere
2017-04-06
Bake eta desarmatze prozesuetan adituak direnen esanetan, ETAren armagabetzean Madrilek eta Parisek izandako jarrerak ez du pareko aurrekaririk. Gizarte zibilaren parte hartzea goraipatu dute
2017-04-06
"Barkos egon behar duen lekuan egongo da", esan du Solanak. Aznarez parlamentuko presidentea Baionako ekitaldietan izango da
2017-04-06
ETAren armagabetzea apirilaren 8tik landa ere egiaztatu beharko dela uste du Jonan Fernandezek. Indarkeriaren amaiera ordenatua lortzeko xedea du Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planak
2017-04-06
Hego Euskal Herriko eragile politiko eta sindikal ia guztiek "sinesgarritasuna" eman diote ETAren armagabetzeari. Desarmatzea "albiste ona" dela azaldu dute, eta "arrakasta" opa diote
2017-04-05
ETAren armagabetzeaz analisi bateratua aurkeztuko dute gaur indar politiko eta sindikal nagusiek. Jaurlaritza ez da izango larunbateko ekitaldi publikoetan
2017-04-05
"Apirilaren 8an 'bakearen artisauak' milaka izanen gara", esan zuten armagabetze eguna aurkezteko orain dela bi aste, Baionan. Horietako hamarrekin mintzatu da BERRIA, beren engaiamendua esplika dezaten.
2017-04-04
'Bakearen artisauek' "egun historikoaren" egitarauaren berri eman dute. Paul Bert plazan izango da "armagabetze eta bake prozesurako" bilkura, 15:00etan. 10:30ean, 'Bakea orain, Herriaren aldarria' filmaren estreinaldia.
2017-04-04
Apirilaren 8ko ekinbideak euskal gatazkaren ondorioei irtenbidea emateko "sekulako" garrantzia duelakoan dago.
2017-04-02
Foro Sozial Iraunkorrak nabarmendu du ETAren armagabetzeak "gatazkaren gainerako ondorioak arrazoizko parametroetan konpontzeko" bultzada ekarri behar duela
2017-04-01
EAk aurkeztu du mozioa, eta batzar orokorrak aho batez onartu du.
2017-04-01
Frantziako Poliziak ETAren armak jaso aurretik instituzioek, gizarte zibilak eta nazioartekoek egingo duten agerraldiaren formatua erabat lotzeke dago. Urkulluk ez du esan egongo denik