Konponbideari begira

Frantzia mugitu ote den zain

2017-08-20

Euskal presoen auziaren inguruan Parisko gobernuak jarrera aldatu duela zabaldu bada ere, eragileen ustez, zentzu berean doazen erabaki gehiago beharko dira hori hala dela baieztatzeko; baikor azaldu dira, halere

Rafa Diez, aske

2017-08-18

'Bateragune auziko' espetxe zigorra osorik beteta atera da kartzelatik. Euskal presoen auzia askatzeko akordio sozial eta politikoa eskatu du

Pausorik pauso, elkartasunera

2017-07-28

Altsasutik abiatu, eta Kalera martxa helmugara iritsi da Lakuntzan, zortzigarren etapan. Presoekiko elkartasuna herriz herri zabaldu ondoren, Hatortxu Rock elkartasun jaialdiarekin bat egin dute

Espetxe sistema bat nola eratu

2017-07-22

Eusko Jaurlaritzak bere "lehentasunen" artean kokatu du espetxeen eskumena. Katalunia da egun eskumen hori duen erkidego bakarra. Espainiako legezkotasunaren barnean funtzionatzen du

Beste espetxe politika baterako tresnak

2017-07-18

Legea aldatu gabe, gerturatzeak eta espetxeetako eskumenak erraztuko lituzkete EPPK-ko presoek egin nahi dituzten urratsak. Bi gai horiei buruz hizketan ari direla aitortu dute EAJk eta PPk

Garzonek dio Altsasukoa ez dela terrorismoa

2017-07-13

"Dena ETA da" deituriko teoriaren sortzaileak iritzi artikulu bat kaleratu du El País-en auziko epaileari, fiskalari eta auziarekin aurrera jarraitzea erabaki duen Auzitegi Gorenari kritika gogorra eginez. "Min handia ekarri du bakera iristeak; hura egonkortzea da gure betebeharra, eta ez halako saioekin arriskuan jartzea".

Gaixo dauden presoak askatzeko eskatu dute PPk ez gainerako taldeek

2017-06-29

EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk erdibideko zuzenketa bat adostu dute gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten presoen askatasuna eskatzeko. Halaber, Espetxe Erakundeei 3/2017 instrukzioa indargabetzeko galdegin diete, eta Espainiako Gobernuari, berriz, "espetxe politikaren norabidea" euskal erakundeekin adosteko.

Argazkiak: 2011ko urriaren 17tik

Euskal presoen eskubideen alde Kalera Kalerak deitutako manifestazioa, Bilbon