Konponbideari begira

Estrasburgok Espainia zigortu du Xabier Atristaini inkomunikazio aldian abokatua aukeratzen ez uzteagatik

2022-01-18

Zigor Reizabal abokatuak BERRIAri azaldu dio «oso larria» dela Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiari eginiko ohartarazpena, zehazten baitu Madrilek eragotzi egin zuela Atristainek epaiketa «justua eta ekitatezkoa» izatea, eta espresuki egiten diolako erreferentzia inkomunikazioari: «Aurrekari bat izan daiteke». Gorenean berraztertze helegitea jarriko dute, Atristainen kartzela zigorra bertan behera geldi dadila eskatzeko.

Mugarria eta mugitu ez diren harriak

2021-10-20

BERRIAk iritzi eta testigantza bilketa bat egin du ETAk bere jardun armatuaren amaieraren berri eman zuenetik hamar urte igaro diren honetan. Oraindik egiteko dauden urratsen artean egiaren aitortza osoa, iraganaren analisi sakonagoa eta presoen aferari aterabidea ematea nabarmendu dituzte inkestatuek, nork bere ikuspegitik.

Espero zuten "berri ona"

2021-10-19

Minaren aitortzari buruzko adierazpena begi onez ikusi dute BERRIAk kontsultatutako ETAren biktimek; aspaldi eskatutakoa zelako eta "bizikidetzari ekarpena" egiten diolako.

Prozesuen erronkak eta zailtasunak

2021-10-17

Aieteren urteurreneko jardunaldien azken saioa izan da Baionan. Iragandakoaz eta gelditzen diren erronkez mintzatu dira bertako eta nazioarteko eragileak. Presoen auzia konpontzeko mekanismoak sortzera deitu du Brian Currinek.

Hegan, hegal batekin bezala

2021-10-15

Nazioarteko bitartekariek Euskal Herriko bake prozesuaren bilakaera nabarmendu dute, trabak izan diren arren. Ordezkaritza zabala izan da Aieteko konferentziaren 10. urteurreneko ekitaldian

Gizartea berme

2021-10-10

Anaiz Funosasek eta Paul Riosek gazi-gozo begiratzen diote Aietek utzi zuenari: itxaropenak handiak ziren, baina gobernuek ez zuten espero zuten erantzuna eman. Gizartea eta haren ekina izan dira «estatuak behartzeko» eta «bakea eraikitzeko prozesuak» aitzinera egiteko ezinbertzeko tresna.

Puntu eta segidan, oraingoz

2021-10-10

Bost puntu zituen Aietek. Aurrena azkar bete zen: ETAren jardun armatuaren amaiera. Gatazkaren ondorioak Oslon aztertzekoak ziren, baina mahaia ez zen osatu; bidea malkartsua izan da. Biktimen alorrean eman dira pausoak. Parte politikoan, eskas. Nazioartea laguntzen aritu da.

Aietera iristeko bide luzea

2021-10-10

Euskal gatazkan mugarri izan zen Aieteko konferentzia. ETAk hiru egunera eman zuen bukatutzat jarduera armatua, urriaren 20an, prozesu baten ostean. Hori da Aieteko Adierazpenetik erabat bete den puntu bakarra.

Xistorren gibeletik joateko itxaropenez

2021-04-02

Frederic Haranburu 'Xistor' joan den azaroan atera zen espetxetik, baldintzapean, baina harekin batera atxiloturiko Jakes Esnal eta Ion eta Unai Parot Frantziako eta Espainiako kartzeletan dira oraino: aurten 31. urtea bete dute preso.

Espetxe eskumena: distantzia bertze alde?

2021-03-14

Luze gabe 31 euskal presok beharko lukete Zaballa, Basauri eta Martuteneko espetxeetan, eta Jaurlaritzak espetxeen eskumena eskuratzeak lekarzkiekeen onurek eztabaida sortu dute sektore batzuetan. Espainiaren mugen barnean jokatu beharko dute kartzelek, Jaurlaritzak ematen dien malgutasunaz.

Argazkiak: 2011ko urriaren 17tik

Euskal presoen eskubideen alde Kalera Kalerak deitutako manifestazioa, Bilbon