Konponbideari begira

Distantziak zaildutako bizitzak

2023-03-26

Batera edo bestera, denei eragin die euskal preso politikoen aurka 1980ko hamarkadaren amaieran Espainiako Gobernuak martxan jarritako sakabanaketa politikak. Iraganeko zauriez eta etorkizuneko esperantzaz mintzatu dira, urruntze politika amaitutzat eman berri den honetan.

Presoen urruntzearen bilakaera datuetan

2023-03-25

Espainiako Gobernuak iragarri dituen azken mugimenduekin Sarek amaitutzat eman du 1989. urtean euskal presoen kontra abiatu zen urruntze eta sakabanaketa politika, 34 urteren ondoren. Frantziako Estatuak egin zuen euskal presoak hurreratzeko lehen pausoa, eta Espainiak geroago ekin zion. Mapa eta grafiko interaktibo hauekin, euskal presoekin egin diren mugimenduak jarraitu ditu BERRIAk bost urtez.

Murru baten aurkako talka juridikoa

2023-03-25

Presoak senideengandik gertu egoteko eskubidea defenditu dute abokatuek, urruntze politika auzitan jartzeko bataila juridikoan.

Espetxe politika tresna gisa

2023-03-25

Motibazio politikoko euskal presoak Euskal Herritik urrun atxikitzea ohikoa izan da trantsiziotik; 1988an ezarritako sakabanatze politikak muturrera eraman zuen hori.

Gizarte zibila protagonista

2023-03-18

Azken urteetako esperientziaz eta aurrera begirako zailtasunez gogoeta egin dute Iruñean Anaiz Funosasek, Agus Hernanek eta Paul Riosek. Gaur Brian Currinek parte hartuko du Donostian

Legea oztopatzeko zirrikitu legalak

2023-01-08

Eusko Jaurlaritza motibazio politikoko presoen gradu progresioak onartzen ari da, baina Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegiteak aurkezten dizkie. Onintza Ostolaza abokatuak egoeraren xehetasunei erreparatu die.

Parisen erantzunaren beha

2022-07-24

Bakegileek hankaz gora jarri dute Ipar Euskal Herria, bide nagusiak blokeatuta. 2.000 herritarrek hartu dute parte, eta 26 atxilotu dituzte. Hautetsien ordezkaritza batek «haserrea» helarazi dio prefetari.

Argazkiak: 2011ko urriaren 17tik

Euskal presoen eskubideen alde Kalera Kalerak deitutako manifestazioa, Bilbon