Armagabetzea "bermatua" dago, 'bakearen artisauen' arabera
2017-03-31
Apirilaren 8an gauzatuko da, Baionatik kanpo. Lapurdiko hiriburuan egingo dituzte ekitaldi irekiak: elkarretaratze nagusia, 15:00etan
2017-03-31
Apirilaren 8an gauzatuko da, Baionatik kanpo. Lapurdiko hiriburuan egingo dituzte ekitaldi irekiak: elkarretaratze nagusia, 15:00etan
2017-03-30
Armagabetzea ontzat jo du, eta EBri eskatu dio prozesua babesteko. EAEko PPk "ekitaldi alternatibo handi" bat iragarri du desarmatzea izango den asteburu berean.
2017-03-29
Sortuko idazkari nagusiak dio armagabetzea oztopatzen saiatuko dela Madril. Friendship taldeak desarmatzea babestuko du gaur, Bruselan
2017-03-28
Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak agiri batean esan du "beharrezkoa" dela ETAren armagabetzea. Urkulluk ez du argitu Baionan izango den eta uste du "lan asko" egin behar dela oraindik
2017-03-28
100 egun bete berri dira Luhusoko operaziotik. Gerora 'bakearen artisau' izendatutako bost lagun atxilotu zituzten han, eta agerian geratu zen ETA armagabetzeko bide berri bat jorratzen ari zirela. Mugarri izan zen hura, eta prozesuak abiada biziagoa hartu du geroztik.
2017-03-25
'Bakearen artisauentzat' garrantzitsua da Frantziak ETAren desarmatzean parte hartzea, gero presoen auziari hobeto heltzeko. Parisek ez du oztoporik jarriko
2017-03-24
Jaurlaritzako Bizikidetza idazkariak do armagabetze prozesua "delikatua" dela.
2017-03-24
Ipar Euskal Herriko gizarte zibileko eragileetako ordezkari andana agertu da Baionan ETAren armagabetzean parte hartzeko prest
2017-03-24
François Hollande Frantziako presidentearen aholkulari hurbileko Frederique Espagnacek nabarmendu du "baikorki" hartua izan dela armagabetze iragarpena: WLehen aldia da"
2017-03-23
PPk eta PSOEk ETAri ohartarazi dote «negoziaziorik» ez dela egongo eta "ordainik" ez duela izango. Presoen plana eta desarmatzea "maltzurki nahastea" leporatu dio EAJk PPri
2017-03-22
Adeline Hazanek urteko txostenean idatzi du presoak urruntzeak senideekin harremana izateko eskubidea urratzen duela. Etxerat bat etorri da ondorioekin
2017-03-22
EAJk eta PSEk aurkeztu dute ekinbidea, premiaz eztabaidatzeko, eta EH Bilduk alde bozkatuko du. Jaurlaritzak dio "zubi lana" egiten jarraituko duela solaskideen artean.
2017-03-21
Frantziako lehen ministroak "erraza" duela esan dio ETAri: "Justiziarengana jo, indarkeria utzi dutela esan, eta arma guztiak entregatu".
2017-03-21
Erkorekak dio ez duela trukerik ekarri behar espetxe politikan. Otegiren iritziz, Jaurlaritzak ez du eman "egoerak eskatzen zuen mailarik"
2017-03-19
ETAren desarmatzea ez oztopatzeko eskatu zion.
2017-03-19
Frantziak erantzun baikorrik eman ez duenez, desarmatzea alde bakarrekoa izanen dela iragarri du Berhokoirigoinek. Barne ministroak ondoren eskatu du agintariei jakinarazteko armak non dauden
2017-03-18
"Oztopoz" beterikoa izaten ari da ETAren armagabetze prozesua. Gobernuen inplikaziorik ezaren irtenbide bila aritu dira gizarte zibilaren sektore bat eta euskal erakundeak.
2017-03-18
Otegik "arduraz" jokatzeko eskatu die gizarte zibilari, nazioarteari eta instituzioei. Armagabetzea bermepean egiteko eskatu dute alderdiek
2017-03-18
Bi estatuen jarreraren aurrean, ETAren desarmatzeak babes politikoa, instituzionala eta soziala izatea ezinbestekotzat jo dute hainbat eragilek
2017-03-18
Txetx Etxeberri gizarte ekintzaileak 'Le Monde'-n iragarri du ETA gaur hiru astera desarmatuko dela guztiz. Espainiak desegiteko ere eskatu dio erakunde armatuari; Frantziak ez du adierazpenik egin