Konponbideari begira

Kontrasteak giro gordin batean

2018-05-06

2000tik aurrera, Lizarra-Garazi amaituta, muturreko jarrerak azaleratu ziren. Halere, Vicens Fisasek elkarrizketa bide bat ireki zuen, modu konfidentzialean, 'Contrastes' ariketan.

Ernea eta muina

2018-05-06

Bere desegitea iragarri berri du ETAk. Erabakiak gizartean eragin ditzakeen aldaketak, ordea, zehazteko daude. Etorkizunaren inguruko gogoeta egin, eta hemendik urtebetera nolako Euskal Herria irudikatzen duten azaldu diote BERRIAri hainbat eragilek.

Kanbotik kanpo, oroimena aldarri

2018-05-05

Barkosek eta Urkulluk "iraganaren memoria kritikoa" aldarrikatu dute, Bertizko jaurerrian. Bi agintarien arabera, ETAren amaierarekin "garai berri bat" ireki da. Adierazpena: https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/11611/ADIERAZPENA_Eusko_Jaurlaritza_-_Nafarroako_Gob_(2018-05-04).pdf?1525441788

Bide bat bukatu, beste bat hasi

2018-05-05

Nazioarteko eragileez gain, Euskal Herriko ordezkaritza politiko eta sozial zabala izan da Kanboko Arnaga Etxean. ETAren desegiteaz "poztu" dira denak; hori posible egin dutenak "eskertu" dituzte, baina askotariko irakurketak egin dituzte iraganari zein etorkizunari begira.

Arnagako adierazpena

2018-05-05

Sinatzaileak: Michel Camdessus, Pierre Joxe, Bertie Ahern, Cuauhtemoc Cardenas, Hubert Védrine, Gerry Adams, Jonathan Powell (https://www.berria.eus/dokumentuak/dokumentua1793.pdf)

Bukatu du ETAk, erabat

2018-05-04

Genevan eman du bere ibilbidearen amaierari buruzko erabakiaren berri, Henri Dunant zentroari adierazpena helarazita. Gero, hedabideetan, Josu Urrutikoetxeak eta Marixol Iparragirrek agiria irakurri dute, aurrez grabatutako formatuan. ETAk "bere egitura guztiak erabat desegin" ditu, eta ez da eragile politiko izango. Militanteen %93k babestu dute erabaki hori.

Etxerako bidea, askatzeke dagoen korapilo nagusia

2018-05-04

ETA deseginda, preso, iheslari eta deportatuen Euskal Herriratzea da konponbide prozesuko erronketako bat. Errealitate ezberdinak izanik, irtenbide propioak behar dituzte, baina badute eskari komun bat: "Salbuespen legeria" alboratzea.

ETArekin negoziatzen aritutakoak

2018-05-04

ETAren ia 60 urteko ibilbidean, euskal politikari batzuek hitz egin dute harekin, akordioak xede. 1977an, Joseba Azkarraga izan zen Xibertan, EAJren izenean. 1998an, Lizarrako itunaren aurretik, Rafa Larreina EAkoa eta Joseba Egibar EAJkoa. 2005-2007ko prozesuan, Jesus Egiguren (PSE-EE).

ETAren aurka, polizia kolpeka

2018-05-04

ETAren aurkako operazioak Frankismo garaian hasi ziren Espainian, baina ez ziren indartu 80ko hamarkada arte. Frantziako eta Espainiako poliziek elkarlanean eginiko operazioek, eta bigarrenak martxan jarritako gerra zikinak, erakundearen jarduna baldintzatu zuten.

Historia bat armek markatua

2018-05-04

ETAren historia borroka armatuaren historia bat baino gehiago da. Alabaina, zerbaitek bereizi baldin badu ETA, borroka armatua erabiltzeko egindako hautuak bereizi du. Lehen urteetan, oso ekintza txikiak egin zituen erakundeak –gehienbat, sabotajeak–”, baina, urteen poderioz, gero eta ekintza armatu indartsuagoak egin zituen, euskal politika astintzeko ahalmena lortzeraino.

Katea urratzeko eredu bila

2018-05-04

Hainbat iturritatik edan du ETAk bere ibilbide luzean, bai ideologiaren arloan eta bai estrategiaren arloan; adituek diotenez, batez ere "arrakastatsuak" suertatu diren mugimenduetan saiatu da Euskal Herrirako ereduak bilatzen.

Iraganean soa, geroan oinak

2018-05-04

Adierazpenak "gabeziak" dituela salatu arren, euskal eragileek nabarmendu dute ETAren erabakiak bizikidetza erraztu dezakeela, eta akordio politikoetarako aukera zabaldu; Rajoyk dio ez dela ezer aldatuko.

Argazkiak: 2011ko urriaren 17tik

Euskal presoen eskubideen alde Kalera Kalerak deitutako manifestazioa, Bilbon