2018-10-11
Foro Sozialak aztertutako azken hiru hilabeteetako 46 autoetan, bigarren gradura pasatzeko 44 ezezko eman ditu Espetxe Zaintzak, eta bi baiezko. Oleaga abokatuak dio legean ez dauden baldintzak eskatzen dizkietela presoei
2018-10-10
HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeak datorren astean amaituko du orain zazpi urte hasitako bidea. Euskal Herrira etorriko dira Currin, Spektorowski eta Kendall. Gaur zortzi konferentzia bat egingo dute, Aieten
2018-10-07
Kalera Kalera plataformak haien aldeko eguna antolatu du, lehen aldiz, Tolosan. Coviteko hiru kide ekitaldia boikotatzen saiatu dira
2018-10-07
V. Foro Sozialaren azken saioa egin dute Bilbon. Sufrimenduaren kartografia integrala helburu' izeneko txostena aurkeztu dute. Euskal gatazkak eragindako sufrimenduak identifikatu dituzte
2018-10-06
Foro Sozialak gonbidatuta, Amaia Kowaschek, Paco Etxeberriak eta Bertha Gaztelumendik hitz egin dute; auzi judizialez harago, bakoitzak egindako ikerketez eta izandako esperientziaz aritu dira
2018-10-05
Kuban deportaturik dagoen Joxe Anjel Urtiagaren bi senitartekori itzultzeko hegazkina hartzea galarazi zien irailean Air Europak. Senideen kontrako "zigor politikoa" izan dela pentsatzen dute.
2018-10-02
Frantziako eta Espainiako gobernuek ETA "garaitu" izana irudikatu dute Madrilen eginiko ekitaldi batean. Biktimen memoria gordetzeko beharra azpimarratu dute Sanchezek, Philippek eta Urkulluk
2018-09-23
PPk ETAren biktimak erabili izana deitoratu du Juan Mari Jauregi zenaren alabak. Espainiako Gobernuari "ausardia handiagoa" eskatu dio presoak gerturatzeko
2018-09-16
"Elkarbizitzaren" aldeko mezua zabaldu dute ETAren biktima batek eta Errenteriako alkateak
2018-09-14
Etxeratek euskal presoen urruntze politika amaitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta oraindik "inolako aurrerapausorik" ez ematea leporatu
2018-09-01
Txetx Etxeberri, Beatrice Molle, Mixel Berhokoirigoin eta Stephane Etxegaraik abuztu hasieratik elkarrekin egon eta komunikatu ahal dute; martxotik igaro daitezke Hego Euskal Herrira. Epaileak ez du amaitu ikerketa
2018-08-08
Bi presoak EPPKtik aldenduta daude. Villabonako espetxetik (Asturias, Espainia) Basaurira (Bizkaia) lekualdatu dituzte. Jaurlaritzak "begi onez" ikusi du mugimendua
2018-07-27
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak eta Emmanuel Macron Frantziakoak bilera egin dute. "Terrorismoaren kontrako borrokan" egindako elkarlana goretsi dute. Madrilen izango da ekitaldia, urriaren 1ean.
2018-07-25
Ondorio hori atera dute zenbait eragilerekin egin dituzten bileretatik. EPPK-ko ordezkariekin egindako bileran, egiaztatu dute presoak urratsak egiteko prest daudela
2018-07-24
Espainiako Espetxe Zaintzako epaileak kontuan hartu ditu Marta Igarrizen jarrera eta zigorraren antzinatasuna
2018-07-13
Eskatu dute "berehala libre uzteko" gaixo larri direnak, 70 urte baino zaharragoak eta zigorraren hiru laurden betetakoak. Graduen sailkatzearen erabilera "zitala" salatu dute
2018-07-07
Madril espetxe politika aldatzen hasteko, "premiazko" neurrien inguruan adostasun zabala dago Hego Euskal Herrian. Moncloa eta Jaurlaritza hizketan hasi dira. Urriaren 20an, manifestazioa.
Kartzelako erradiografia: https://www.berria.eus/paperekoa/1925/004/001/2018-07-07/kartzelako_erradiografia.htm
2018-07-06
Iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria aldarrikatuko dute bihar Orion. Neurri batzuk eskatzen dizkiote Madrili, eta laguntza sozialetarako deia egin diote gizarteari.
2018-07-05
Espainiako Gorteetan dauden euskal ordezkarien arabera, Espainiako Gobernuak ez du erraza izango presoak gerturatzea. Aurreikusten dute PPk eta Ciudadanosek gogor egingo dutela kontra, eta uste dute hori neurtzea izan dela Sanchezen orain arteko adierazpenen helburua.
2018-07-04
Osabideak elkarteak salatu du kartzeletan ez dela bermatzen presoen osasunerako eskubidea