2018-07-04
Espainiako Gobernuarekin espetxe politikaz aritzeko lantalde bat eratzea adostu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, ETAk bere desegitearen berri eman zuenean. Euskal Herriko gehiengoaren eskaerak Madrilera eramatea ezinbestekoa dela uste dute hainbat eragile sozial eta politikoek.
2018-07-01
ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru eta Etxaldek espetxe politika berria egiteko eta «bizikidetza politiketan» aurreratzeko eskatu dute
2018-06-30
Babes politiko zabalarekin onartu dute adierazpena. C's eta PP ez beste alderdi guztiak agertu dira alde. Bake prozesua "laguntzeko" eta "errazteko" konpromisoa hartu dute
2018-06-28
Sanchez gobernuburuak jakinarazi du neurria, baina ez du zehaztasun gehiagorik eman. Espetxe politika aldatzeko babesa eskatu dio parlamentuari, eta PPk gogor erantzun du
2018-06-26
Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari berriak espetxe politika "birformulatu" egin behar dela esan du, "zentzu gutxi" duelako "terrorismoaren aurkako politikaren parte" izaten jarraitzeak
2018-06-26
Urkulluk eta Sanchezek kartzela arloa "normalizatzeko" lantalde bat eratuko dute. "Salbuespen" neurriak bukatzeko eskatu du lehendakariak. Eskumenei buruzko batzorde bat ere sortuko dute
2018-06-23
Ezezkoa erantzun diete gradu aldaketa edo irteera baimena lortzeko egindako eskabideei. Abokatuek diote "argudio politikoak" erabiltzen dituztela eskaerak aintzat ez hartzeko
2018-06-20
Sanchezek "bestelako espetxe politika bat" iragarri eta gero, Grande-Marlaskak esan du "legezkotasun printzipioa" beteko dela euskal presoen kasuan. Madrilen asmoak txalotu dituzte eragile gehienek
2018-06-14
Euskal gatazkaren konponbidea aztertu dute Bartzelonan. Biktimen "ideologia aniztasuna" errespetatzeko eta beste espetxe politika bat ezartzeko eskatu dute.
2018-06-14
PP ez beste guztiak horren alde agertu dira. Eragindako mina aitortzeari "egoki" iritzi diote
2018-06-03
Presoen zigorrak batzeko eta graduz aldatzeko eskatu dute, besteak beste. Manifestazio bat antolatu dute urriaren 20rako
2018-06-02
Aginteari atentatu egiteagatik eta lesio delituagatik, bederatzi eta hamahiru urte arteko zigorrak ezarri dizkie zazpi auzipeturi; Ainara Urkijori, berriz, bi urtekoa
2018-05-30
Hartu beharreko "premiazko neurriak" zerrendatu dituzte. "Gehiengo instituzional, politiko, sindikal eta sozialak" eratzeko garaia dela diote, baina gaur-gaurkoz ez dute erantzun "ikusgarririk" espero.
2018-05-20
Sortuk nahi luke ETAren amaierak "berpizkunde bat" eragitea euskal errepublika bat lortzeko bidean. 4.000 militante bildu ditu alderdiak Bilbon egindako ekitaldian
2018-05-18
50 euskal preso ohi baino gehiagoren ondasunen aurkako operazioa egin dute, Auzitegi Nazionalak aginduta, ETAren biktimekiko "zorra kitatzeko". Abokatuek oraingoz ez dute agindu judizialik jaso.
(Idatzia eta zerrenda: https://www.berria.eus/dokumentuak/dokumentua1798.pdf)
2018-05-13
Luzea eta nekeza izan da ETA desarmatzeko eta desegiteko bidea. Hamar urteko prozesu horretan, ordea, askori oharkabean igaro zaie beste fenomeno bat: garai armatuaz ia oroitzapen zuzenik ez daukan lehen belaunaldia helduarora iristen ari da jada. Eta ez dauzka behar bezainbeste tresna gertatutakoa ezagutzeko.
2018-05-13
ETA osteko aroaz gogoetatu dute Garbiñe Biurrunek, Agus Hernanek eta Maixabel Lasak; etorkizuneko erronkez, iraganak geroan izan behar duen lekuaz eta memoriak nahiz kontakizunak izan beharreko ezaugarriez. Ideia batean datoz bat hirurak: normaltasun espazioak lortzen jarraitzeko beharrean.
2018-05-12
Nafarroako Parlamentuak eskatu du herrialdeko presoak Iruñeko espetxera ekartzeko. Eusko Legebiltzarrean, Iñigo Urkulluk esan du "legeak eta etikak" babesten dutela presoen gerturatzea
2018-05-11
Espainiako Gobernuak bilerak egin ditu biktimekin eta Terrorismoaren Aurkako Ituneko kideekin. Espetxe politikari eutsiko diotela esan dute. Ituneko sinatzaileek ez dute agiri bateraturik egin
2018-05-09
ETA desagertuta, Sarek uste du desagertu dela indarrean dagoen espetxe politikari eusteko "azken aitzakia". Pentsatzen dute preso eta iheslarien auzia "ardura kolektibo" bihurtu dela.