Hasitako lanak amaitzen
2018-05-04
ETAk Henri Dunant zentroaren egoitzan eman du desegiteko erabakiaren berri. Suitzako zentro hori 2003tik aritu da lanean euskal gatazkaren konponbidearen alde.
2018-05-04
ETAk Henri Dunant zentroaren egoitzan eman du desegiteko erabakiaren berri. Suitzako zentro hori 2003tik aritu da lanean euskal gatazkaren konponbidearen alde.
2018-05-04
Ezker abertzaleak estrategia aldatuz geroztik ETAk zaila izan duen arren bere zikloa bukatzea, "agoniaren itxurarik eman gabe" gogoetatu du.
2018-05-04
Genevako ekitaldia eta nazioarteko topaketa diseinatzean, hasieratik baztertu zuten 2011ko eskema; oraingo honetan, ETAren adierazpena nazioarteko jardunaldiaren aurretik plazaratuko zen, eta gaurkoa ez zen izango Aieten, egoera ez delako orduko bera.
2018-05-04
Henri Dunant zentroak baieztatu du ETAk "existitzeari utzi" diola. Genevan eman dute erabakiaren berri, dozenaka diplomazialariren aurrean; tartean zen Christiane Taubira. Bakegintzan aritutakoak goraipatu dituzte; bereziki, Egiguren, Zapatero, Urkullu eta Otegi.
2018-05-04
Iparragirre EPPKren solaskideetako bat da, eta kartzelatik ahotsa jarri dio azken agiriari, Josu Urrutikoetxearekin batera.
2018-05-04
Josu Urrutikoetxeak konponbide prozesuan jardun du ETAren zuzendaritzatik eta bera izan da, Marixol Iparragirrerekin batera, azken agiria irakurri duena.
2018-05-03
Arratsaldean emango du erabakiaren berri, ustez Europako herrialde batean. Euskal eragileei bidalitako gutun batean dio "erabat desegin" dituela bere "egitura guztiak".
2018-05-01
Biak ala biak gonbidatu dituzte maiatzaren 4an Kanbon egingo den konferentzian parte hartzera
2018-04-26
Erakundeak Frantziako poliziari jakinarazi dizkio armen kokalekuari zegozkion koordenatuak. Bi kutxa entregatu ditu, Baionan. Txetx Etxeberrik adierazi duenez, ETA poliziaren esku uzten ari da "galduta" zuen armategia, Luhusoko bakegileen bidez.
2018-04-24
Espainiako gobernuburuak adierazi du espetxe politikan ez dela egongo aldaketarik. Ciudadanosek ohartarazi dio babesa kenduko diola
2018-04-24
Harremanetarako Nazioarteko Taldeak, Foro Sozialak eta Bake Bideak antolatu dute konferentzia, eta 2011n Aieten eginikoaren jarraipena izatea nahi dute.
2018-04-21
Besteak beste, Erresuma Batuko, Espainiako, Frantziako eta Ameriketako Estatu Batuetako hedabideek jaso dute ETAren adierazpena; talde armatuaren barka eskea nabarmendu dute.
2018-04-21
Adierazpenari buruz, balorazio baikorra egin dute biktima gehienek, baina haien artean ETAk eginiko "bereizketa" kritikatu dute. Etekinik ez bilatzeko eskatu diote, eta desegiteko
2018-04-21
Eragile politikoek onartu dute ETAk "urrats bat" egin duela biktimen kaltea aitortuta. Nafarroako Gobernuak eta Jaurlaritzak biktimak "sailkatzea" egotzi diote. EH Bilduk "historikotzat" du agiria
2018-04-20
2018-04-20
Aurki espero dute, Spektorowskiren arabera. "Taktizismoak" gaindituko dituen erabakia izango dela uste du: "Beste aro batean sartuko gara". Urkullu: "[ETAk] Esan dezala esan behar duena"
2018-04-20
IRAk eta FARCek ere barkamena eskatu zieten biktimei. Hildako zibilen senideei eskatu zien IRAk barkamena, 2002an. Kolonbian, "biktima guztiei" mintzatu zitzaien Timochenko, gerrillako burua
2018-04-20
Ibilbide armatuan sortu izan duen kalteari buruzko adierazpen bat plazaratu du. "Barkamena" eskatu die "gatazkan parte hartze zuzenik ez zuten" biktimei. "Sufrimenduarekin enpatia" agertu nahi izan du
2018-04-14
Bihartik hilaren 21era bitartean egingo dute "borrokaldi berria". Egoera penala, bideratutako izapideak eta eskaera zehatzak helarazteko "ahalegina" egingo dute
2018-04-12
Foro Sozialak armagabetze, desmobilizazio eta gizarteratze ereduak aztertu ditu. Beharrezkotzat jo du teknikoki kasuan kasura egokitzea xede orokorrak beteta