Konponbideari begira

Sua piztu zuten, armak itzaltzeko

2018-12-20

Luhusoko operaziotik bi urtera, Mixel Berhokoirigoin, Txetx Etxeberri eta Stephane Etxegarai lehen aldiz itzuli dira Beatrice Molleren Errekartea baserrira. Lau inputatuak lehen aldiz elkartu ditu BERRIAk. Bideoa, barruan

Kartzeletako korapiloaren unea

2018-12-20

Luhusoko armagabetze saiotik bi urtera, eta epaileak elkartzeko debekua kendu ondotik, BERRIAk lehen aldiz batu ditu jendaurrean Jean Noel Etxeberri eta Mixel Berhokoirigoin inputatuak, Donostian, Martin Ugalde foroan. Eginiko bidea balioetsi dute, baina ohartarazi pauso gehiago falta direla. "Aniztasuna" eta "konfiantza" jo dituzte giltzarri. Bideoa, barruan

Oinazeari begiratzeko tresna "multifokala"

2018-12-13

Indarkeriak Andoainen eragindako sufrimenduari buruzko lana aurkeztu dute. 1956tik, 11 hildako, 24 zauritu eta 78 torturatu izan dira. Besteak beste, 'Egunkaria'-ren itxiera jaso dute txostenean

Madrilek beste 30 euskal presori iragarri die bigarren graduan jarriko dituela

2018-12-01

Kartzeletako tratamendu batzordeak duela hilabetetik proaktiboagoak dira EPPK-koen eskaera eta konpromisoekiko. Azaroan lau hurbilketa izan dira, aurrez gradua aldatuta. Beste lau jakinarazi ditu gobernuak. Presook legediari jarraitzeko emandako pausoek ere baldintzatu dute gobernua beste jarrera bat izatera.

Oroimen osorako urratsak

2018-11-11

Biktima guztiak omendu dituzte Memoriaren Egunean. Jaurlaritzaren ekitaldian, hitza hartu dute ETAren, GALen eta Guardia Zibilaren bost biktimaren alabek. PP ez da joan ekitaldi instituzionaletara

Torturaren indarkeria erantsia

2018-11-10

Emakumeekiko torturaren ezaugarriak jorratu dituzte hiru biktimak, Donostian. Baliabideak eskatu ditu Foro Sozialak ikertzen jarraitzeko

Modu bidegabean epaituak

2018-11-07

Estrasburgoko auzitegiak ebatzi du 'Bateragune auziko' epaiketa ez zela justua izan, Murillo epailea ez zelako "inpartziala" izan. Ebazpenak ez ditu inhabilitazioak eten, baina bide bat zabaldu dezake

774 hildako hartu ditu ETAk bere gain, azken 'Zutabe'-an

2018-11-06

'Gara' egunkariak egin du publiko Euskadi Ta Askatasunaren eztabaida 2017-2018. Ondorio txostena. Espainiako Gobernuak eta biktima elkarte zenbaitek 853 hildako egotzi izan dizkiote. Jarduera armatua utzi eta desegiteko arrazoiak azaldu dituzte txostenean.

Gizarte sareek besarkatuta

2018-11-04

Jendetzak eman dio ongietorria Alfredo Remirezi, '@erreharria' txiolariari, urtebeteko espetxe zigorra bete ondoren. Presoen eskubideen alde lan egiten jarraitzeko asmoa berretsi du.

Bigarren gradua: haiekin bai, han ez

2018-11-03

Espainiako Estatuan lehen graduko ia euskal preso guztiak bigarren graduko moduluan daude, espetxean elkarbizitza normala izanik, baina ez dituzte erregimen arruntean jartzen

Bi aste zena, bost urte orain

2018-10-28

"Tentuz" jokatu ohi dute presoen senideek edozein epairen aurrean. Joan den asteartean Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak emandako epaia, ordea, «ezustean» hartu dute.

Espetxe politika nola aldatu

2018-10-26

Presoek dituzten trabak salatu dituzte Buesa fundazioaren mintegi batean. De Castro epaileak uste du ETA desegiteak ez duela frogatzen presoek erakundearekin hautsi dutela

Argazkiak: 2011ko urriaren 17tik

Euskal presoen eskubideen alde Kalera Kalerak deitutako manifestazioa, Bilbon