m24 - Udal eta foru hauteskundeak

Publizitatea

Hauteskunde Kaiera

18:16
M25

Agerraldia egiten ari da oraintxe Geroa Bai, eta aldaketa suma daiteke Iruñeko Udalean; Geroa Bai "aldaketaren erraztaile" izango da, Itziar Gomez alkategaiaren esanetan.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:37
M25

Ordezkaritzak dirutan ere izaten du oihartzuna. Atzo izandako emaitzen ondorioz, EAJk 1,2 milioi euro eskuratuko ditu, Efe agentziak eginiko kalkuluaren arabera; 2011n baino 100.000 gehiago. EH Bilduri 900.700 euro legozkioke, eta PSEri 430.000. PPri, berriz, 300.000 euro.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

17:10
M25

EAJko zuzendaritzak atzoko emaitzen inguruan egindako balorazioaren berri ematen ari da Andoni Ortuzar. Aurrerantzean akordioak bilatzeko asmoa nabarmendu du, jeltzaleek izandako arrakasta gogorarazi eta eskertuta.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:43
M25

Atzoko emaitzen balorazioa egingo du 17:00etatik aurrera Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak. 18:00etan, berriz, Uxue Barkos Geroa Baiko persidentegaiak hitz egingo du. Geroa Bai bigarren indarra izan zen Nafarroako Parlamenturako bozetan, eta Barkosen inguruan sor daiteke UPNrekiko alternatiba.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:34
M25

2011ko hauteskundeekiko boto kopurua ia bikoiztuta, Eneko Goia izango da, ia ziur, Donostiako alkatea. Hark atzo eginiko adierazpenak jaso ditu Irutxuloko Hitza-k: "Nik uste nuen bezalakoa da Donostia. Aldaketa ahalbidetu duen erabaki zentzuduna hartu du, eta hartutako erabakia ona izan dela frogatuko dugu".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:14
M25

Bilbon, gehiengo osoa galdu zuen atzo EAJk, baina hala ere aise nagusitu zen. Efe-k zabaldutako elkarrizketa batean, Juan Maria Aburto alkategaiak eskua luzatu die Bilbo "eraikitzen jarraitu" nahi duten alderdiei, "egonkortasuna" lortze aldera akordioak egiteko. Pozik agertu da emaitzekin: "Lehen aldia da boz demokratikoen historian, EAJk Bilbon hurrengo alderdiaren bozkak baino hiru bider gehiago dituela".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

15:42
M25

Barakaldon, 52 botoko aldearekin irabazi ditu bozak EAJk. Hain alde estua izanda, Alfonso Garcia PSEko alkategaiak iragarri du "akta guztiak" berrikusiko dituztela: Barakaldon 113 hautes-mahai daude: "Bakoitzean boto bat gehiago izan bagenu, emaitza bestelakoa litzateke uneotan".

Jon O. Urain

Jon O. Urain

15:23
M25

Donostian, EAJk besteak beste Antiguan, Aieten, Amara Berrin eta Grosen irabazi du. Altza, Intxaurrondo eta Bidebietan PSEren alde egin dute, eta EH Bildurentzat izan dira Egia, Añorga eta Martutene, esaterako. Donostiako emaitzak auzoka, Irutxuloko Hitza-n.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

15:03
M25

Lehen aldiz irabazi ditu foru hauteskundeak Markel Olano EAJko ahaldungai nagusiak. Efe-ri bozez eginiko irakurketan, esan du emaitzek agerian uzten dutela "zein akats ezin diren berriro egin". Bihar batzartuko da Gipuzko Buru Batzarra, eta gainerako alderdiekin bilerak egiten hasiko da ondoren.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

14:50
M25

Aldaketaren hitzarmena udalerrietara zabalduko balitz, UPNk Iruñea, Tutera, Barañain, Lizarra, ZIzur Nagusia eta Burlatan galdu ahal izango luke. Iruñean, Barañainen eta Lizarran EH Bildu da bigarren indarra, eta akordioaren bidez, hiru udalerri horiek gehituko lizkieke jada lehen indarra den herriei; tartean da Tafalla. Zizur Nagusian, berriz, Geroa Baik gobernatuko luke, eta Tuteran Ezkerrak hartuko luke alkatetza.

Jon Ordoñez Garmendia

Jon Ordoñez Garmendia

Emaitzak

Herrialdeka

Herriz herri

Mapa interaktiboa

Emaitzen mapa interaktiboa

Emaitzen mapa interaktiboa

Publizitatea